PROTESTAK FRANTZIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sare sozialak etetea aztertzen ari da Frantziako gobernua,  lapurretak sahiesteko

TikTok eta Snapchat bidez poliziaren kokapenaren berri ematen ari dira denbora errealean, Barne ministroaren arabera.

París, 18 de octubre: protesta cerca de la plaza de la República; enfrentamientos entre manifestantes y la policía, incendios y barricadas. Foto: Europa Press
Barrikada baten irudia Parisen. Argazkia: Europa Press

Frantziako Gobernuak pentsatzen ari da sare sozialak etetea, istiluetan dihardutenak antola ez daitezen, urriaren 17ko larunbateko manifestazioetatik kanpo izandako istiluen testuinguruan eman diren lapurretak ekidite aldera. Gutxienez 3.000 saltoki kaltetu dira, bizi-kostuaren garestitzearen aurka eta osasunaren eta hezkuntzaren degradazioaren aurka Frantzian ematen ari diren protestetan.

Sareak debekatzea edo enkriptatutako mezuak atzematea aukera zailagoak dira, "zailtasun tekniko eta juridikoak" tarteko. Sareak etetea, ordea, onargarriagoa da, Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroaren arabera. Buruzagiak gogorarazi duenez, 2025eko Estatu Kontseiluaren erabakiz (Frantziako jurisdikzio administratibo gorena), aplika liteke, hori bai, "oso baldintza zehatzetan, oso zorrotzetan". 

Goi funtzionarioak argudiatu duenez, sareak baliatzen ari dira manifestazioak deitzeko, eta manifestazio horiek indarkeria-ekintzetan amaitzen ari dira. Istilu horietan dabiltzanek, sare sozialen bidez, denbora errealean jakiten ari dira Polizia non dagoen. Nuñezek TikTok eta Snapchat sareak aipatu ditu.

Frantziako Gobernuak honezkero agindu ditu etxeratze partzialak herrialdeko hiri jendetsuenetako batzuetan (Paris, Marseilla, Lyon eta Niza), istiluak "geldiarazi asmoz". Orain arte  2.500 pertsona baino gehiago atxilotu dituzte (% 95 gizonak eta % 70 adinez nagusiak). Horietatik, 174 behin-behinean espetxeratu dituzte, Gérald Darmanin Justizia ministroaren azken datuen arabera.

Agintariak alerta egoeran daude berriro, 'txaleko horiek' urriaren 24an berriro mobilizatzeko deiaren aurrean. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X