Sarek eta Donostiako Piratek abuztuaren 14rako mobilizazioa deitu dute euskal preso, iheslari eta deportatuen alde
Sare Herritarrak eta Donostiako Piratek mobilizazioa egingo dute abuztuaren 14an Donostiako Aste Nagusiaren barruan, euskal preso, iheslari eta deportatuen alde. Bi eragileek lehen aldiz antolatu dute elkarrekin ekimena, eta Donostiako eta Gipuzkoako herritarrei dei egin diete 19:30ean Kaitik abiatuko den mobilizazioan parte hartzera.
Asteazken honetan Donostiako portuan egindako agerraldian azaldu dutenez, Sarek eta Donostiako Piraten Xibaroak aurtengoan indarrak batzea eta mobilizazioa elkarrekin antolatzea erabaki dute, gatazkaren ondorioei "konponbide integrala" emateko beharra azpimarratzeko.
Haien esanetan, "herri honek pairatutako sufrimenduaren eta horren ondorioen konponbidea gehiegi luzatu da", eta, horregatik, auziari ahalik eta azkarren irtenbidea ematea ezinbestekotzat jo dute.
Bi eragileek gogorarazi dute urte luzez aritu direla euskal presoen eta iheslariak etxeratzea eskatzen, sufrimenduarekin amaitu dadin, biktimen erabilera politikoa salatzen eta oraindik errekonozitu gabe dauden biktimen aitortza eskatzen.
Helmugara heltzeko beharra
Era berean, adierazi dute egindako lan guztiari epe bat jarri nahi diotela, eta helburua dela datorren urteko Donostiako Aste Nagusian ez izatea halako mobilizaziorik antolatu beharrik. Haien ustez, horrek erakutsiko luke hainbat urtez luzatu den auziari behingoz irtenbidea eman zaiola eta "helmugara" heldu direla.
Azkenik, Donostiako eta Gipuzkoako herritarrei dei egin diete mobilizazioan parte hartzera, iritzita gizarte osoaren ardura dela oztopoak jarri beharrean ekarpenak egitea.
Horren harira, azpimarratu dute "inoiz baino beharrezkoagoa" dela sufrimenduarekin amaitzea eta euskal preso, iheslari eta deportatuen auziari amaiera ematea.
Zure interesekoa izan daiteke
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak hasi dira adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan Imsersorekin lehen aldiz bidaiatuko dutenek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.