GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak 6 pertsona atxilotu ditu Beasainen droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta

Senpere auzoko eraikin bat hustu dute, eta atxilotuez gain, 12 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Agenteek kokaina, speeda eta saltzeko prest zegoen haxixa atzeman dituzte, besteak beste, baita garaje eta trastelekuetan lapurtutako hainbat objektu ere. 

EITBren argazkia
Beasainen hustu duten eraikin okupatuaren argazkia. Argazkia: Ertzaintza

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak sei pertsona atxilotu eta beste 12 aterarazi dituzte Beasaingo Senpere kalean okupatutako eraikin batetik, narkotrafikoaren aurkako makrooperazio batean.

Ikerketa baten ondotik, agenteek eraikina miatu dute epailearen baimenarekin, eta etxebizitzetako batzuetan saltzeko prest zeuden substantzia estupefazienteak aurkitu dituzte, hala nola kokaina, speeda eta haxixa. Gainera Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat garajetik lapurtutako objetuak ere atzeman dituzte miaketan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez da lehenengo aldia eraikina miatzen dutela. Joan den apirilean ere esku hartu zuen bertan, eta orduan ere lapurtutako erremintak, arropak eta aparatu elektronikoak atzeman zituzten.

Ikerketaren arabera, okupatutako pisu gehienetan delitugileak bizi ziren —ondarearen aurkako delituetan, droga-trafikoan eta errezepzioan aritzen zirenak—, eta egituraren barruan funtzioak zehatz-mehatz banatuta zituzten. Agenteek eraikina erabat hustu dute epailearen aginduz.

Atxilotuen delitu-historiala

Atxilotutako bi 35 eta 27 urteko emakumeak dira, eta 15 polizia-aurrekari dituzte. Gainerakoak gizonezkoak dira; 26, 36, 38 eta 45 urtekoak, eta horietatik hiru maiz atxilotu dituzte. Guztiak Oriako Ertzain-etxera eraman 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X