Albiste izango dira: Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna, Yoyesen hilketaren 40. urteurrena eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ostegun honetan 40 urte betetzen dira Yoyes hil zutela.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna: EITB Dataren datuek erakusten dutenez, suizidioaren ondoriozko heriotzek batez ere hirugarren adineko gizonei eragiten diete Hego Euskal Herrian; aldiz, pentsamendu suizidak emakume gazteen artean agertzen dira gehien.
- Yoyesen hilketaren 40. urteurrena: 40 urte bete dira erakundeak berak 1986ko irailaren 10ean Yoyes ETAko buruzagi ohia hil zuenetik. Egunean zehar jakinariko dira haren memorian egingo diren jarduerak.
- Medikuen mobilizazioak: Osakidetzako gehiengo sindikalak hurrengo hilabeteetan burutuko duen mobilizazioen egutegia iragarriko du, Euskal Osasun Zerbitzua osatzen duten kolektibo guztientzako lan-hobekuntzak eskatzeko kanpainaren barruan.