TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna Bizkaiko errepide-sarean, goizean goiz hainbat istripu izan ostean

Auto-ilarak izan dira Santo Domingoko jaitsieran, Sondikako BI-30 errepidean eta Txorierrin. Bi puntu horietan errei bat itxita egon da eta zirkulazioa motel ibili da.

sondika errepidea

Hainbat istripu izan dira asteazken honetako lehen orduetan Bizkaiko errepideetan, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera. dena dela, 09:30etarako zirkulazioak bere betiko erritmoa berreskuratu du.

Txorierrin, bi ibilgailuk talka egin dute, Erletxeetarako noranzkoan, eta bi kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira.

Bestalde, beste errei bat itxita egon da Sondikan, BI-30 errepidean, Galdakaoko noranzkoan, istripu baten ondorioz, Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez. Istripuaren ondorioz, auto-ilarak sortu dira inguruan.

Gainera, hiru ibilgailuren arteko beste istripu batek auto-ilarak sortu ditu BI-631 errepidean, Santo Domingoko jaitsieran, Zamudiorako norabidean (Bizkaia). Hainbat zauritu arin daude, baina ez dute osasun-laguntzarik behar izan. Garabiak lanean egon dira istripua izan duten ibilgailuak kentzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X