75 urtetik gorakoen erdiak baino gehiagok antsietatea edo estresa du, baina hazkunde handiena gazteengan eman da
Ondoez psikologikoa ez da berdin azaltzen gizarteko sektore guztietan. Emakumeei gehiago eragiteaz gain, adina ere faktore garrantzitsua da: 75 urtetik gorako herritarren % 57,1ek pairatzen ditu sintomak, baina gazteenak dira (15-24 urte) pandemiaren ondoren osasun mentalaren narriadura gehien nozitu dutenak.
Estresak eta antsietateak, osasun mentalaren okertzea adierazten duten sintometako bik, eragin handiagoa dute adin nagusiko pertsonengan, EITB Datak osasun mentalari buruz egindako azken analisiak azaltzen duenez, nahiz eta gazteengan egoerak nabarmen egin duen okerrera.
Txosten horrek argi utzi du azken urteetan gehiago direla osasun mentalaren narriaduraren sintomak dituztela aitortzen duten pertsonak, bai kaltetu gehiago daudelako, bai kontzientziazioa handitu delako eta orain gehiago hitz egiten delako.
Sintomen prebalentziaren gorakada populazioaren adin tarte guztietan eman da. Hala ere, adinak gora egin ahala, patologia horiek pertsona gehiagori eragiten diete, eta 75 urtetik gorakoen artean, herritarren erdiek baino gehiagok (% 57,1) adierazten dute ondoezaren seinaleren bat dutela.
Hala ere, Covid-19aren pandemiaren ostean, gazteen artean nabaritu da okerragotzea eta sintomak dituzten pertsonen gorakada. 15 eta 24 urte bitarteko pertsonen artean, sintomak izan dituzten biztanleen ehunekoa % 15,8koa izan zen 2018an, eta % 39,4ra igo zen 2023an, grafikoan ikusi daitekeenez.
Genero arrakala osasun mentalean
Adinaz gainera, generoak ere alde nabarmena markatzen du osasun mentalarekin lotutako gaixotasunetan. Emakumeen artean eragin handiagoa du gaitzak: emakumezko herritarren laurden batek baino gehiagok (% 26,5) sintomak izan ditu. Gizonen artean ia hamar puntu jaisten da datu hori (% 17,7).
Osasun-arazo horiekin lotutako sendagaien kontsumoari dagokionean ere argi ikusten da genero desberdintasun hori. Hego Euskal Herrian ia lau emakumetik batek antsiolitikoak, antidepresiboak edo lo egiteko botikak hartzen ditu.
Lanak eragina du
Osasun mentalaren egoerak ere badu zerikusia lan-egoerarekin. Sintomen prebalentziak gora egiten du lanpostuaren kualifikazioak behera egin ahala: kualifikaziorik gabeko langileen % 26ri eragiten die, goi-mailako zuzendarien eta goi-mailako unibertsitate-profesionalen % 18ri baino ez.
Datuek ondoez psikologikoaren egoera desberdina irudikatzen dute, generoak, adinak eta bizi-baldintzek markatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Psikiatriako kontsultak bikoiztu egin dira bost urtean
Euskadik 58.100 paziente zituen psikiatria kontsultetan 2019an. 2024an zenbakia ia bikoitza zen: 109.400. Aldi berean, osasun mentalarekin lotutako laneko bajak ere etengabe hazten ari dira, eta 16-25 urteko gazteen artean, esate baterako, sei aldiz handitu dira 2016tik.
Osasun mentalaren inguruko kontzientzia gero eta handiagoa da euskal gizartean
Azken urteetan handitu egin da ondoez psikologikoren bat pairatzen dutela eta laguntza behar dutela adierazten duten EAEko biztanleen kopurua; 2018an % 13 izatetik 2023an % 22,4 izatera igaro da. Duela ez asko, gaitz horiek ezkutatu egiten ziren, orain publikoki aitortzen hasi gara, baita konponbidea bilatzen ere.
Zer dago PISA txostenaren emaitzen atzean?
Lucas Gortazar Hezkuntza arloko adituak eta Nelida Zaitegi irakasle eta pedagogoak PISA txostenaren emaitzen gakoak azaldu dituzte. Aldagaiak bat baino gehiago diren arren, bat datoz esatean teknologiak eta Adimen Artifizialak eragin zuzena dutela esatean.
Euskal Herria atzean utzita, Freedom Flotilla Gazara bidean da
Bilbotik Vigora joango da, eta ondoren, Mediterraneoko beste portu batzuetara. Urrian iritsi asmo dute Gazara. Genozidioa, okupazioa eta Palestinako zein Gazako garbiketa etnikoa salatzeko helburuarekin, Israelek ezarritako blokeoa apurtzen saiatuko dira.
Zein mailatan kokatzen dira Euskadi eta Nafarroa munduko gainerako herrialdeen artean PISA txostenean?
Azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako Estatuan eta Hegoaldean.
Baso-sute bat piztu da Idiazabalen
15:30 inguruan piztu da sua, Atxurbi eta Txara mendien inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, N-1 errepidearen Urtsuarango irteera itxi egin du, badaezpada.
30 urte Alarde mistoaren alde: elkarrizketa, aurrerapausoak emateko bidea
Jaizkibelgo kideek eta erakundeetako ordezkariek Alarde publiko eta parekidea aldarrikatu dute, eta hiru hamarkadako gatazkari irtenbidea emateko elkarrizketaren alde egin dute.
Gimenok azpimarratu du ikasle etorkinen presentziak eragina duela Nafarroaren PISAko emaitzetan
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Gorlizen atxilotutako gizon bati, sexu-askatasunaren kontrako hiru delitu egotzita
24 urteko gazte batek hiru emakumeri eraso zien gauez, aurpegia estalita, sexu-erasoa egiteko asmoz.