Albiste izango dira: EITB Data osasun mentalari buruz, lehendakariaren bilera-sorta eta PISA Txostenaren emaitzak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko irailaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-EITB Data osasun mentalari buruz: Osasun mentalari buruzko EITB Data txostenak agerian utzi du azken urteotan gora egin duela antsietatea eta/edo depresioa duten edo izan duten pertsonen kopuruak, gaiak tabu izateari utzi dion arren.
-Lehendakariaren bilera-sorta: Imanol Pradalesek eragile politiko eta sozialekin biltzen jarraitzen du gaur, eta Eneko Andueza (PSE), Pello Otxandiano (EH Bildu) eta Joseba Diez Antxustegi (EAJ) hartuko ditu gaur Lehendakaritzan.
PISA txostenaren emaitzak: azken txostena astearte honetan argitaratu du ELGAk, eta agerian utzi du atzerakada orokorra izan dela Espainiako estatuan eta Hegoaldean.