Bost pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, ia 300 kilo speed entregatu behar zituztela egotzita
Atxiloketak lurraldeko hainbat udalerritan egin dituzte. Gainera, lau etxebizitza miatu dituzte, Bilbon eta Galdakaon. Espainiako Estatuan atzemandako substantzia horren kopuru handienetako bat da.
Polizia Nazionalak bost pertsona atxilotu ditu Bizkaiko hainbat herritan, kalitate handiko ia 300 kilogramo anfetamina sulfatoko (speed) kargamentu bat entregatzera zihoazela egotzita. Espainiako Estatuan atzemandako substantzia horren kopuru handienetako bat da.
Drogen aurkako Fiskaltza Bereziak zuzendutako operazioa joan den hilean burutu zuten. Mungian (Bizkaia), ikertuek banatu behar zituzten 287 kilo speed zekarren kargamentu bat atzeman zuten.
Esku-hartze horretan, Operazio Talde Bereziaren (GEO) laguntzarekin, hiru lagun atxilotu zituzten, Barne Ministerioak asteazken honetan jakinarazi duenez.
Ondoren, lau eraikin miatzeko (Bilbo eta Galdakaon) baimena eskatu zitzaion agintaritza judizialari. Bertan, 6,5 kilo anfetamina sulfato, 300 gramo kokaina eta 700 gramo haxix aurkitu ziren, saltzeko prest, eta hainbat euro eta dolar ere bai.
Hurrengo egunean, drogaren trafikoarekin lotutako bi pertsona aurkitu eta atxilotu zituzten, aurreko eguneko polizia-jarduera saihestea lortu zutenak.
Oraingoz, ikertuen hiru ondasun higiezin eta bost ondasun higigarri blokeatu dira, baita banku-kontu guztiak ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera