Ertzaintzak 255 marihuana-landare aurkitu ditu Lemoan, etxebizitza batean sutea piztu ostean
Etxean bizi zen gizonak onartu du landareak bereak zirela, eta horregatik atxilotu dute osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Ertzaintzak 51 urteko gizon bat atxilotu du Lemoan (Bizkaia), metro bateko 255 marihuana-landare zituelako etxean.
Joan den asteartean, 10:00ak aldera, Lemoako Azurreka auzoko etxebizitza batean sute bat piztu zela jakinarazi zioten Ertzaintzari. Hori dela eta, hainbat agente eta suhiltzaile bertaratu ziren, eta, bizilaguna ez zegoenez, kalteak eragin behar izan zituzten sarrerako atean, sua itzali ahal izateko.
Sua itzali ondoren, polizia-patruilak etxebizitzaren barrualdea aztertu zuen, eta etxeko hainbat gelatan metro bateko marihuana-landareak zeudela ikusi zuen.
Etxebizitzan bizi zen gizona bertaratu zenean, landareak bereak zirela onartu zuen, eta atxilotu egin zuten osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Ondoren, epailearen baimenarekin batera, Ertzaintzak etxebizitza miatu zuen eta 255 marihuana-landare zenbatu zituen, lau gelatan banatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera