Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, pertsonen legez kanpoko trafikoa leporatuta
Horrek zeraman ibilgailuan 24 eta 48 urte bitarteko 12 pertsona zihoazen. Ertzain-etxera eraman dituzte identifikatzeko, eta laster egingo dituzte atzerritarrekin egin beharreko kudeaketak. Furgoneta miatuta, hainbat pasaporte aurkitu dituzte.
Ertzaintzaren trafiko-kontrol bat. Artxiboko argazkia: Segurtasun Saila
Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du larunbat goizaldean, pertsonen legez kanpoko trafikoko delitu bat egotzita, gidatzen ari zen furgonetan 12 pertsona zihoazela baieztatu ostean, ibilgailuaren gehienezko bidaiari kopurua gaindituta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
01:20 aldera, N-622 errepidean, Gasteiz parean, Ertzaintzaren trafiko-kontrol batean, agenteek gidaria eta 11 pertsona gehiago zeramatzan furgoneta bat geldiarazi dute, gehienez ere 9 pertsonarentzako lekua izan arren. Horietako bat, gainera, maletategian zihoan.
Bidaiariak identifikatzen saiatu direnean agenteek egiaztatu dutenez, gidariak bakarrik zeraman dokumentazioa. Gainerakoek ez zuten agiririk, eta bertsio kontrajarriak eman dituzte bidaiaren jatorriari eta helmugari buruz, eta baita bidaia egiteko arrazoiari buruz ere.
Bidaiariak, 24 eta 48 urte bitarteko gizonezkoak guztiak, ertzain-etxera eraman dituzte identifikatzeko, eta atzerritarrekin egin beharreko kudeaketak egin beharko omen dituzte bertan.
Furgoneta miatuta, bidaiari batzuen pasaporteak eta ibilgailuan ez zihoazen beste pertsona batzuen agiriak topatu dituzte.
Gidaria atxilotu egin dute, eta beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan utziko dute epailearen esku.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera