Emakume batek bortxaketa salatu du Baionan
Asteazkenean jazo zen erasoa, Cam de Prats auzotik gertu dagoen taberna batean. Epaileak behin-behinean espetxera bidali du 42 urteko akusatua.
36 urteko emakume batek bortxaketa eta sexu-erasoa salatu ditu Baionan, Cam de Prats auzotik gertu dagoen taberna batean, Baionako fiskaltzak jakitera eman duenez.
Asteazkenean jazo zen eraso matxista, 42 urteko gizon bat emakumearengana hurbildu eta edateko zerbait atera ondoren. Etxera eramatea eskaini zion gero emakumeari, eta honek onartu egin zuen.
Hala ere, emakumearen etxean gelditu beharrean, gizonak bere etxera eraman zuen, eta sexu-erasoa egin zion.
Biktimak salaketa jarri zuen komisarian egun horretan bertan, eta mediku batek artatu zuen ospitalean.
Epaileak behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du. Akusatuak ez zuen polizia-aurrekaririk.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, dei-zerrendatik ezabatu egin behar da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera