Ilargi urdinarekin amaituko da igande honetan maiatza
Belaunaldiz belaunaldi, ilargiari begira antolatu izan da jendartea munduan. Denbora neurtzeko begiratu izan zaio ilargiari. Noiz erein, uzta noiz bildu... gakoa da lurrean, nekazarien artean; eta ezinbestekoa itsasoan, nabigazioan, itsas-gizonen artean. Ile eta azazkalak noiz moztu erabakitzeko begiratzen diote batzuek ilargiari, eta ugalketa antolatzeko beste batzuek. Bizitzaren martxa jarraitzeko ezinbestekoa da ilargia, baina ez da beti erregularra.
Ilargialdi batek 29,53 egun irauten du, eta urte batek 365,24 egun dituenez, urtero 12 ilargialdi izaten dira. Hala, munduan denbora neurtzeko erabiliena den "egutegi gregorianoan", 12 hilabete eta 12 ilargi bete izaten dira urtean ofizialki. Ilargi betearen eguna ia egun bat atzeratzen da, baina, hilabete natural bakoitzean, eta, ondorioz, 2-3 urtean behin, fenomeno berezi bat gertatzen da: bi ilargi bete hilabete berean.
2023an gertatu zen azkenaldiz, eta aurten, maiatzean, berriro gertatuko da bitxikeria hori: maiatzaren 1ean, hilabete hasieran, izan zen lehen ilargi betea; eta 31 honetan, hilabeteko azken egunean, ilargi betea izango dugu berriro zeruan.
Ilargi urdina deitzen zaio bizpahiru urtean behin agertzen den ilargi berezi honi, eta ez urdin kolorekoa ikusten delako, 1528an, fenomenoa lehen aldiz idatziz jaso zenean, "Blue Moon" erabili zutelako aipatzeko. Ilargi urdina, izan ere, beste ilargi beteak bezala, zuria edo horixka izan daiteke, egunaren arabera.
Mito eta kondaira asko daude fenomeno honen inguruan: ilargi urdinari begiratzeak zorte ona ekartzen duela, desio eta eskariak egiteko erabili behar dela, iragana, arazoak eta zikloak ixteko balio duela, etab.
Fedea izanez gero, horretarako gau aproposa da gaurkoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera