SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek

Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.

NIEBLA (HUELVA), 08/08/2026.- Vista del incendio forestal en Niebla (Huelva) este sábado, en el que participan veinte medios aéreos, 275 efectivos y 94 vehículos.- EFE/ Alberto Díaz

Nieblako (Huelva) sutea, larunbat honetan. Argazkia: EFE.

Ostiral honetan sortutako lau baso-suteek, bat Huelvan eta hiru Castellon, bilakaera desberdina izan dute azken orduetan. Nieblako (Huelva) suteak kontrolik gabe jarraitzen duen bitartean, Castellon, Cullako sutea kontrolatutzat jo dute eta egoerak hobera egin du Serra d’en Galceranen. Tirigeko suteak, berriz, aktibo jarraitzen du, eta itzaltze-lanetan ari dira.

Egoera Huelvan

Gau "oso zaila" izan ostean, sugarrek kontrolik gabe jarraitzen dute Nieblan, Andaluziako Juntako presidenteorde eta Presidentzia, Osasun eta Larrialdi kontseilari Antonio Sanzek azaldu duenez. 4.000 hektarea kaltetu dira jada, eta dozenaka lagun etxetik atera behar izan dituzte..

Larunbat honetarako aurreikuspenak ez dira aldekoak, haizearen norabidea etengabe aldatzen ari delako, eta horrekSanzen hitzetan, "suari aurre egiteko estrategia hankaz gora jartzen du".

Gauean, fronte berri batzuk zabaldu dira, eta suhiltzaileek ezin izan dituzte sugarrak geldiarazi; gainera, orduko 40-50 kilometrorainoko haize-boladek lagundu dute sua zabaltzen. Goizaldean, haizeak hego-mendebaldetik hegoaldera egin du, eta larunbat arratsaldean berriro aldatuko du norabidea, aurreikuspenen arabera.

Guztira 20 aire-baliabide, 94 lehorreko ibilgailu (horietako 15 Larrialdietarako Unitate Militarrekoak, UMEkoak) eta 275 agente (Infocako 215 suhiltzaile eta UMEko 60 militar) ari dira sua itzaltzeko lanetan.

75 pertsonak etxetik alde egin behar izan dute, baina gehienak oporretan zeuden bertan, eta ohiko etxebizitzetara itzuli dira.

Kalteturako azalerari dagokionez, Sanzek adierazi du gehienbat eukaliptoak, pinuak eta dehesak erre direla.

Suak Castellon

Castellon, lurreko 200 langile eta aireko 17 baliabide ari dira ostiral honetan, 19:00ak eta 21:00ak bitartean, hiru baso-suteak itzaltzeko lanean. Tirigeko sutean dituzte baliabide gehien, Serra d’en Galcerango egoerak hobera egin eta Cullako sutea kontrolatutzat jo ondoren.

Egoera horren aurrean, Aginte Postu Aurreratua Serra d'en Galcerandik Tirigera eramango dute, aireko baliabideekin eta UMEren atal oso batekin batera. Atal hori hasieratik ari da eremu horretan lanean.

Suaren ondorioz, 91 pertsona etxetik atera behar izan dituzte, inguruetan barreiatuta dauden masietatik. Agintarien ustez, kaltetuak pixkanaka itzuli ahalko dira etxera, egoerak hobera egin ahala.

Egindako neurketen arabera, 45 hektarea erre dira, eta Pilar Bernabe Espainiako Gobernuak Valentziako Erkidegoan duen ordezkariak adierazi duenez, badirudi suteak inguruan izandako ekaitz lehorrarekin lotutako tximistek eragin dituztela, baina ikertzen jarraitzen dute.

Bestalde, Antonio Rodrigo Aginte Postuko zuzendari teknikoaren esanetan, orografia da suteei aurre egiteko zailtasun nagusia, baina aipatu baliabideak bideratuta egin ahal izan diote aurre oztopo horri.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 05/09/2026.-El Gobierno ha comenzado este sábado a acondicionar una explanada en el Muelle de Poniente de Ceuta para la instalación de tiendas de campaña y poder albergar migrantes pese a la oposición de los vecinos, de la Autoridad Portuaria y de la Confederación de Empresarios. Según ha podido comprobar EFE, los trabajos se han puesto en marcha en la mañana de este sábado para acondicionar este lugar donde se pretende trasladar a los miles de personas que están acampadas en la playa del Trampolín o en el entorno de Loma Colmenar. Las carpas que el Gobierno instalará en estos terrenos portuarios está previsto que puedan albergar a cerca de un millar de migrantes.-EFE/ Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko

Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X