AUTO-ILARAK IPARRALDEAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iraulitako kamioi batek 31 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Baiona inguruan

22:00etatik aurrera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 3 orduz, gutxi gorabehera, ibilgailua erretiratzeko.

Hondakinak zeramatzan kamioi bat irauli egin da ostiral goizean A-63 autobidean, 176. kilometroaren parean, Baiona Hegoaldeko irteeratik eta A-64 errepidearekiko lotunetik gertu, Espainia-Frantzia noranzkoan. Istripua zirkulazio arazo handiak eragiten ari da bi herrialdeen arteko lotura nagusietako batean.

Frantziako Jendarmeriak aditzera eman duenez, ezbeharrak autobideko hiru erreietatik bat bakarrik utzi du zabalik. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira; 31 kilometrokoak Ziburu eta Baiona artean, eta Biriatuko ordainlekuraino iritsi dira.

Gainera, A-63 errepidea erabat itxita egongo da 22:00etatik aurrera, istripua izan duen kamioia erretiratu ahal izateko. Gutxienez hiru orduko lanak izango dira, eta errepidea moztuta dagoen bitartean, trafikoa Baiona Hegoaldeko irteeratik desbideratuko dute, Baiona iparralderantz.

Ibilbide alternatiboak

Autobideari ez ezik, inguruko bide-sareari ere eragiten dio gertaerak. Hala, kostaldeko errepidean, Ziburu eta Donibane Lohizune artean, zirkulazioa erabat blokeatuta dago; barnealdeko errepidean, berriz, egoera antzekoa da Urruña eta Donibane Lohizune artean.

Egoera horren aurrean, Jendarmeriak Espainiatik Frantziara bidaiatzeko asmoa duten gidariei ibilbide alternatiboak erabiltzeko gomendatzen die, Somporteko mugako pasabidea esaterako, datozen orduetarako aurreikusitako auto-ilara handiak saihesteko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 05/09/2026.-El Gobierno ha comenzado este sábado a acondicionar una explanada en el Muelle de Poniente de Ceuta para la instalación de tiendas de campaña y poder albergar migrantes pese a la oposición de los vecinos, de la Autoridad Portuaria y de la Confederación de Empresarios. Según ha podido comprobar EFE, los trabajos se han puesto en marcha en la mañana de este sábado para acondicionar este lugar donde se pretende trasladar a los miles de personas que están acampadas en la playa del Trampolín o en el entorno de Loma Colmenar. Las carpas que el Gobierno instalará en estos terrenos portuarios está previsto que puedan albergar a cerca de un millar de migrantes.-EFE/ Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko

Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X