Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Begiak bustita dituela hitz egiten du Luciak (ez da hori bere benetako izena). Oraindik ezin izan du gertatu zaiona barneratu. Deustun (Bilbo) alokairuko pisu “ikusgarria” izatetik, hainbat laguni eragiten dien iruzur baten biktima izatera igaro da. Hiru egun eskaseko tartean jazo da dena. Ertzaintzak ikerketapean du kasua. Berak 2.000 euro galdu ditu, senitarteko batek utzitakoak, baina biktima gehiago daude.
Igande batez hasi zen Luciaren sufrikarioa, oraindik horren jakitun ez bazen ere. Pisu bila zegoela, Idealista webgunean Deustuko etxebizitza baten iragarkia ikusi zuen. (Ustezko) jabearekin harremanetan jarri zen, eta biharamunerako egin zuen hura ikusteko hitzordua. Ez zion susmo txarrik hartu: “Normal jokatzen zuen, ugazaba bera izango balitz bezala; hilean argindar fakturaren zenbatekoa ere esan zidan. Dena zen hain sinesgarria…”.
Amen batean gertatu zen dena. Etxebizitza gustatu egin zitzaion, eta berehala hitzartu zuen alokairua. Iruzurgileak azaldu zionez, ordura arte etxebizitza turistiko gisa zeukan, baina bizilagunen kexak tarteko, luzerako alokatzea erabaki zuen. 1.000 euroko bermea eta abuztuko alokairua, beste 1.000 eurokoa, eskatu zizkion. Astearterako izenpetu zuen kontratua Luciak, itxuraz legezkoa, eta ustezko jabeak giltzak eman zizkion. Are gehiago, errolda aldatzeko hitzordua eskatu zuen emakumeak. Zoritxarrez, ezin izan du halakorik gauzatu.
Hamar bat biktima egon daitezke
Asteazkenean atzeman zuen maula. Etxebizitza garbitzera joan zenean, zur eta lur geratu zen. “Zazpi-zortzi pertsona topatu nituen barruan. Ni nor nintzen galdetu zidaten. Maizterra nintzela erantzun nien, pisua alokatuta nuela. 'Hara, iruzurra egin dioten beste bat', bota zidan han zegoenetako batek". Hondoa jo zuen orduan Luciak.
“Oraindik ez dut erreakzionatu. Dirutza utzi egin didate, orain zorretan nago. Sakrifizioak egin behar izan ditut, eta orain gogotik lan egin beharko dut itzultzeko (…) Bi lan ditut. Senarra bajan dago, ebakuntza egin berri baitiote. Alaba bat dut hemen, eta beste seme bat eta familia Venezuelan. Nire laguntza behar dute”, kontatu digu hunkituta.
Iruzurraz jabetuta, Ertzaintzara jo zuen salaketa aurkeztera. Beste biktima batzuek eskudirutan ordaindu zuten; berak bederen egindako transferentzien ziurtagiriak ditu. Azaldu digunez, beste pertsona batek bere gauza guztiak, ohea barne, eraman zituen etxebizitzara; orain ez du nora jo. Facebook bidez engainatua izan denik ere badago. Ia biktima gehienak atzerritar jatorrikoak dira.
Luciak uste du gutxienez 10 biktima egon daitezkeela, kopuru zehatza ezagutzen ez duen arren. Iruzurra jasan dutenei Ertzaintzara jotzeko deia egin die. “Zenbat eta salaketa gehiago egon, hobeto. Ezin da halakorik gertatu; gure beharrizanekin jolasten dute”, esan du haserre.
Auzibide luzea aurretik
Ertzain etxean etxebizitzaren benetako ugazabarekin egin zuen topo. Antza, hiru egunetarako alokatu zion Airbnb plataforman. Luciak eta gainerako biktimek ez zuten etxearen ate ondoan zegoen karteltxoa ikusi ere egin: “Etxebizitza turistikoa”, zioen.
Pisuaren benetako jabeak eta gainerako biktimek iruzurtiarekin harremanetan jartzen saiatu dira, alferrik. Ertzaintzak ikerketa du zabalik. Azaldu diotenez, “luzea” izango da prozesua, eta auzitara jo beharko du, baina ba omen du dirua berreskuratzeko aukera.
Itxaropentsu dago Lucia. Dioenez, “bizitza jatetxe baten modukoa da: inor ez ezin da ordaindu barik joan. Dirua berreskura daiteke. Gauza txarragoak gerta ahal zitzaizkigun, eta eskerrak!”.
Zure interesekoa izan daiteke
Behin-behinean aske geratu da Eltziegon bikotekidea harrapatzea egotzita atxilotutako emakumea
Harrapaketa larunbat goizean jazo zen, 07:30 aldera. 25 urteko emakumea epailearen esku utzi dute igande eguerdian, beharrezko eginbideak amaitu ostean. Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote.
Antzar Egunean hildako mutila gogoratuko dute gaur Lekeition, elkarretaratze isil batekin
10 minutuko isilunea egingo dute igande honetan, 19:00etan, udaletxe aurrean, hildako gaztea gogoratzeko eta haren ingurukoei elkartasuna adierazteko. Horrez gain, gaurko jai-egitarauak aldaketa batzuk izango ditu.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Azpeitiko eta inguruko beste herri batzuetako hainbat tokitan miaketak egin dituzte egunotan. Ustezko hiltzaileak, 43 urteko gizon batek, bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta soinean zeraman su-arma labur bat konfiskatu zioten.
Espainiako Gobernuak Ceutako portuaren kontrola hartu du etorkinei "arreta humanitarioa" emateko
Espainiako Gobernua Ceutako Mendebaldeko Kaian dagoen zabalgune bat egokitzen hasi da migratzaileak hartzeko. Bizilagunak, Portu Agintaritza eta Enpresarien Konfederazioa aurka dauden arren, kanpin dendak jarriko dituzte bertan. Aurreikuspenen arabera, mila migratzaile inguru hartuko dituzte. Ceutako Gobernua ere aurka agertu da, eta erabakia "akats larria" dela esan du.
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Ondarroan atxilotu dute Azpeitiko ustezko hiltzailea
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotilla ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.