76 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Orozkon, baso-sute bat itzaltzera zihoazela
Larrialdi zerbitzuek 76 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute astearte honetan Orozkon (Bizkaia), arratsaldeko ordu bietan, Goirigitxi auzoan piztutako baso-sute bat itzaltzeko lanetan ari zirela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Larrialdi zerbitzuek 76 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute astearte honetan Orozkon (Bizkaia), arratsaldeko ordu bietan Goirigitxi auzoan piztutako baso-sute bat itzaltzeko lanetan ari zirela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Sutearen abisua jaso ondoren, suhiltzaileak bertaratu dira, eta bertan aurkitu dute gizonaren gorpua, indarkeria-zantzurik gabe , baina erredurekin. Gorpua Anatomia Zerbitzura eraman dute autopsia egiteko eta heriotzaren nondik norakoak ezagutzeko.
Sua 15:45ak aldera itzali dute, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek adierazi dutenez.