NEW YORK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekialde Hurbila, Ukraina eta AA izango dira protagonista 100 buruzagi baino gehiago hartuko dituen NBEren Biltzarrean

Besteak beste, Trump, Netanyahu, Zelenski, Pezeshkian, Delcy Rodriguez, Lula da Silva eta Erdogan bilduko dira bertan.

NUEVA YORK, 17/09/2026.- La Autoridad Palestina rechazó este jueves como "una medida injustificada" que Estados Unidos haya extendido sus sanciones y vuelto a negar el visado al presidente palestino, Mahmud Abás, y los funcionarios de su Gobierno para asistir al debate ante la Asamblea General de la ONU, que se celebra la semana que viene en Nueva York. En la imagen, Abás interviene telemáticamente ante la Asamblea General de la ONU en 2025. EFE/ Sarah Yenesel
Abásek bideokonferentziaz esku hartzen du NBEren egoitzan (artxiboko irudia). Argazkia: EFE

NBEren Batzar Nagusiak 71 estatuburu, 45 gobernuburu eta 11 presidenteorde hartuko ditu aste honetan, Stephane Dujarric idazkari nagusiaren bozeramaileak astelehen honetan azaldu duenez.

Berrogeita hamar ministrok eta printze oinordeko batek ere parte hartuko dute Nazio Batuen Batzar Nagusiaren eztabaida orokorrean, astearte honetatik irailaren 28ra bitartean.

Hauek izango dira hitza hartuko duten lehen buruzagiak: Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidentea, Donald Trump AEBkoa, Abdala II .a Jordaniako erregea eta Recep Tayyip ErdoganTurkiako presidentea.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, Masud PezeshkianIrango presidentea eta Delcy Rodriguez Venezuelako behin-behineko presidentea ere bertan izango dira.

Mahmud Abas Palestinako Aginte Nazionaleko presidenteak bideokonferentzia bidez parte hartuko du, Trumpen Gobernuak herrialdean sartzeko bisatua ukatu ostean.

Alde biko 1.553 bilera daude programatuta guztira, eta Antonio Guterres idazkari nagusia buruzagi gehienekin bilduko da.

Ikusmina piztuko duten hitzorduen artean Trumpen eta Rodriguezen arteko bilera egongo da, Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atxilotu zutenetik urtebete baino gutxiago igaro denean.

Aurreikuspenen arabera, Ekialde Hurbileko gatazka, Ukrainako gerra eta adimen artifizialaren garapenaren beldurra izango dira NBEren Batzar Nagusiaren 81. saioko gai nagusietako batzuk.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X