HAUTESKUNDEAK ALEMANIAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkerrak irabazi du Berlinen, eta AfDk lortu du garaipena Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdean

Merz kantzilerraren CDU alderdia ez da botoen % 5era iritsi eta ipar-ekialdeko estatu horretako Parlamentutik kanpo geratu da. Merzek "gainbehera" aitortu du, baina azpimarratu du ez duela dimitituko. 

20 September 2026, Berlin: Elif Eralp (C), the party's top candidate and deputy chair of the Left parliamentary caucus, waits with supporters and party members at an election party hosted by Berlin's Left in the Kreuzberg Ballroom for the projections on the results of the House of Representatives election. Photo: Sebastian Gollnow/dpa



20/9/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Elif Eralp ezkerreko hautagaia garaipena ospatzen. Argazkia: Europa Press

Die Linke (Ezkerra) alderdiak, Elif Eralp alkategaia buru, irabazi ditu hauteskundeak Berlinen, botoen % 27,7 eskuratuta. Mecklenburg-Aurrepomerania ipar-ekialdeko estatuko hauteskundeetan, berriz, AfD alderdi ultra gailendu da, botoen % 38,2 lortuta, baina ezingo du agintea lortu, gainerako alderdien baturak kanpoan utziko duelako.  

Friedrich Merz kantziler alemaniarraren CDU alderdiak porrot gogorra jaso du, ez baita gutxieneko % 5era iritsi, % 4,9an geratu da, eta Parlamentutik kanpo geratu da.

Berlinen, 2023an bildutako babesak bikoiztu ditu ezkerrak, demokristauei (CDU) aurrea hartuta. Merzen alderdiak 8 puntu egin du behera % 18,8ra arte. Emaitza ofizialen arabera, ultraeskuina hirugarren geratu da hiriburuan, botoen % 16,1 eskuratuta eta 7 puntu igota. Galdeketek aurreikusitako hazkunde horrek parte hartzearen gorakadarekin egin du bat. Berdeak dira laugarren (botoen % 14,4), Alderdi Sozialdemokrataren aurretik (% 12,1). Orain arte, CDUren eta PSDren (sozialdemokratak) arteko koalizio gobernuak agintzen zuen Berlinen. 

Elif Eralp ezkerreko hautagaiak garaipena ospatu du, eta hiriburua hobetzeko bere helburua ekarri du gogora. "Gaurtik hasita Berlin aldatuko dugu, eta leku hobea bilakatuko. Emandako konfiantza eskertu nahi dizuet denoi", adierazi du. 

Ultraeskuina garaile Mecklemburg-Aurrepomeranian

Gaur 15 Saxonia-Anhalteko hauteskundeetan gertatu zen bezala, Alemaniarako Alternatiba (AfD) alderdi ultra izan da bozkatuena Mecklemburg-Aurrepomerania ipar-ekialdeko estatuan. Inkesten arabera, botoen % 38,2 eskuratu ditu, SPD (% 35,5) orpoz orpo duela. Sozialdemokratek 4,1 puntu egin dute behera 2021eko bozetatik. 

AfDk pozez hartu du garaipena. "Emaitza aparta da. Gobernatzeko agindu argia jaso dugu, eta prest gaude gainerako alderdiekin hitz egiteko", adierazi du Tino Chrupalla buruzagiak. 

Dena dela, ezin izango dute agintea hartu, gainerako alderdiek bat egin eta kanpoan utziko baitute.

Sozialdemokratek ez dituzte inkesten emaitzak baloratu nahi izan. Izan ere, azken 28 urteotan lehen indarra izan da beti SPD alderdia. 

Merz, burumakur, gaurko agerraldian. Argazkia: EFE Merz, burumakur, gaurko agerraldian. Argazkia: EFE

Merzek dimisiorik ez, CDUren porrota gorabehera

Friedrich Merz Alemaniako kantziler eta CDUren buruak ipar-ekialdeko estatuko emaitzak "deskalabrua" direla onartu du. Dena dela, azpimarratu du ez duela dimisioa emango. 

"Ezin ditugu Mecklemburg-Aurrepomeraniako emaitzak zuritu. Deskalabrua dira", adierazi du CDUk Berlinen duen egoitzan eskainitako prentsaurrekoan.

AfDk dio "herriaren alderdia" dela

Alice Weidel Alemaniarako Alternatiba (AfD) eskuin muturreko alderdiko kideak "herriaren alderdia" direla defendatu du, eta Friedrich Merz kantziler "ahulari" kargua uzteko eskatu dio. 

"AfD herriaren alderdi berria da Alemanian. CDU gainditu dugu eta jendeak aldaketa politikoa nahi du ", adierazi du Weidelek. 

"CDUk Friedrich Merzekin, kantziler ahul batekin, ezin du jarraitu", gaineratu du alderdi ultraeskuindarreko buruzagiak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X