Ultraeskuina
Eusko Legebiltzarrak Bilboko istiluak gaitzetsi ditu, PPren eta Voxen kontrako botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin
Istiluak "politika zikina" egiteko ez erabiltzea eskatu du EAJk. PSEk, berriz, zalantzan jarri du Ertzaintzaren dispositiboa. Indar guztiek aho batez gaitzetsi dituzte liskarrak, baina oposizioa ez da ados jarri arrazoiak eta erantzukizunak norenak diren adierazteko unean.
Flavio Bolsonarok Brasildik AEBra ihes egin du, hauteskundeak galdu ondoren
AEBk Bolsonaro eta bere familia hartuko dituela jakinarazi du. Diru-zuriketagatik eta kanpainaren finantzaketa irregularragatik hainbat ikerketa ditu zabalik presidente ohiaren semeak. Brasilgo Polizia Federalak senatari ultraeskuindarraren pasaporteak baliogabetu egin ditu, epaitegian entregatzeko agindu judiziala bete ez duelako.
Hemeretzi pertsona atxilotu dituzte Quilesen kontrako protesten ostean izandako istiluetan
Hainbat edukiontziri, dozena erdi autori eta polizia-motor bati su eman diete hainbat taldek Deustun eta Bilboko erdialdean eragindako istiluetan. Vito Quiles probokatzaile ultraeskuindarraren kontrako protesta baketsuen ostean jazo dira gertakariak. Hiriaren erdiguneko denda batzuetan arpilatze saiakerak ere izan dira.
Albiste izango dira: Bilboko istiluen biharamuna, Israelgo hauteskundeak eta BIMEren hasiera
Hedabideetako gaurko lerroburu nagusiak, hitz bitan.
17 atxilotu, tartean 10 adingabe, Bilbon Vito Quilesen aurkako manifestazioen ostean izandako istiluengatik
Ultraeskuindarrak bertan behera utzi zuen Deustun deitutako ekitaldia, baina 19:00 inguruan, eta manifestazio jendetsu eta baketsuen ondoren, kaputxadunek edukiontziak eta ibilgailuak erre dituzte, eta arpilatzeak ere izan dira.
Vito Quilesen aurkako martxak istiluekin eta erretako hainbat edukiontzirekin amaitu dira Deustun
Suhiltzaileek hainbat edukiontzi itzali behar izan dituzte Deustun, Vito Quiles eskuin muturreko agitatzailearen kontrako manifestazio baketsuen ostean.
Bi manifestazio antifaxistek kaleak hartu dituzte Bilbon Vito Quilesen ekitaldiaren aurka
Bi protesta izan dira Bizkaiko hiriburuko kaleetan, Vito Quiles probokatzaile ultraren kontra. Ultraeskuindarrak mitina emateko asmoa zuen, Deustuko Unibertsitatearen aurrean, baina, azkenean, bertan behera uztea erabaki du. Bi manifestazioak 17:00etan abiatu dira, alde batetik, Done Petri plazatik, eta bestetik, GKSk antolatutakoa, San Pio X.aren plazatik.
Ikasleek protesta egin dute Bilbon, Vito Quilesen bisita gaitzesteko
Ikasle Antolakunde Sozialistak deitu du protesta. Manifestariek adierazi dutenez, "ikasleen artean dena ez da despolitizazioa", eta "faxismoaren aurka dena emateko prest dagoen belaunaldi bat" dagoela defendatu dute.
Deustuko Unibertsitateak jarduera eten eta campusa itxiko du gaur arratsaldean, segurtasunagatik
Jarduera bertan behera utziko du 14:00etan, eta zentroa erabat itxiko du 15:00etan. Erabakia Ertzaintzaren "jarraibideak" betetzeko hartu du, "unibertsitatearen komunitatearen segurtasuna babesteko". Vito Quilesek ekitaldia du arratsaldean, eta haren kontrako bilkurak deitu dituzte.
Esteban: "EAJk ez du eskuin muturra boterera iritsiko den jokaleku bat inoiz babestuko"
Aitor Esteban EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidentearen hitzetan, bere alderdiak "ez du inoiz babestuko eskuin muturra agintera iritsiko den jokaleku bat". Europar Batasuna "muturreko indarren itzuleraren aurkako babesa" izateko sortu zela adierazi du Atenasen, Europako Alderdi Demokratak (PDE) urtero egiten duen kongresuan.
Zauritu bat, hiru atxilotu, karga polizialak eta istiluak, Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzailearen ekitaldiaren harira, Iruñean
Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak ekitaldia egin den Yamaguchi plaza blindatu dute, baina tentsio uneak bizi izan dira ultraeskuineko asaldatzailearen aldekoen eta ekitaldia gaitzesteko mobilizatu den pertsona talde baten artean. Poliziek egindako kargek zauriak eragin dizkiote gizon bti buruan.
Albiste izango dira: Azaroaren 29ko hauteskundeak, menopausiarako terapia hormonala eta Vito Quiles Iruñean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Vito Quilesek Iruñean ekingo dio birari gaur, protesten, Udalaren kritiken eta kokapen aldaketen artean
Ultrak "Tour combativos II" bira hasiko du gaur Iruñean, eta asmoa da urriaren 26an Bilbon izatea. Bisitak udalaren kritikak eta protestak eragin ditu. 2025eko urrian, Nafarroako hiriburuan hark antolatutako ekitaldi bat bertan behera geratu zen eta istiluak sortu ziren.
Derecho a Techo taldeak izena aldatu du eta aurrerantzean ez da Negu Gorriak izango
Erakundeak salatu duenez, eskuin muturreko taldeek eta hedabide batzuek "nahita sortu dute nahasmena" 90eko hamarkadako musika bandarekin eta "kriminalizatu" egin dituzte.
Ezkerrak irabazi du Berlinen, eta AfDk lortu du garaipena Mecklenburg-Aurrepomerania eskualdean
Merz kantzilerraren CDU alderdia ez da botoen % 5era iritsi eta ipar-ekialdeko estatu horretako Parlamentutik kanpo geratu da. Merzek aitortu egin du "gainbehera" dagoela baina azpimarratu du ez duela dimitituko.
Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan
Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.
Pradales: "Mendebaldeko demokraziek duten arriskuaren adibide da AfDk Saxonian lortutako garaipena"
Kezkatuta agertu da lehendakaria, Alemaniako ultraeskuinak bart lortutako garaipena ahotan hartuta. Gogoetarako deia egin die Espainiako Estatuko alderdi guztiei, Saxoniako emaitzek "kutsatze ahalmena" baitute Europan.
AfD ultraeskuindarrak garaipen zabala lortu du Saxonia-Anhalten, eta gehiengo osoaren atarian geratu da
Litekeena da Sahra Wagenknecht Aliantzaren (BSW) abstentzioa nahikoa izatea Alemanian alderdi ultra batek estatu batean berriro agintea hartzeko.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.