Albiste izango dira: Azaroaren 29ko hauteskundeak, Menopausiarako Terapia Hormonala eta Vito Quiles Iruñean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urriaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Hauteskunde aurreko giroa: PSOEren ezkerrereragoko indarren bat-egitea zehaztu gabe dago oraindik, hauteskunde-koalizioak erregistratzeko epea amaitzeko bi egun baino gutxiago falta direnean. Frente Ampliok bere sare sozialak eta logotipoa aurkeztu eta larunbat honetarako Madrilen ekitaldi bat iragarri du eta, Ada Colauk, bere izen nagusietako batek, airean utzi ditu bere hautagaitza eta koalizioaren beraren izena.
- Menopausiarako Terapia Hormonala: MTH delakoaren menopausian sintoma moderatuak edo larriak dituzten emakumeentzako tratamendua da, eta babeslea da, une egokian ematen bada. Virginia Canales Arrasate ginekologoarekin Uribeko (Bizkaia) ESIko Urdulizko Ospitalean izandako solasaldi batean mitoak apurtu ditugu eta zientziak emakumeentzat segurua eta eraginkorra dela frogatu duen tratamenduari buruzko zalantzak argitzen lagunduko digu.
- Vito Quiles, Iruñean: Vito Quiles ultra Iruñean hasiko da gaur Estatutik egingo duen biran, "Tour combativos II" izenburupean. Ekitaldi horrek Udalaren kritikak, bere aurkako mobilizazio bat eta hirian aurreikusitako beste jarduera batzuen aldaketak eragin ditu. Hasiera batean Gaztelu Plazan egitekoa zen hitzordua Yamaguchi parkean egingo da, 18:00etan. Quilesek Euskal Herrira itzuli nahi du urriaren 26an, kasu honetan Bilbora.