HAUTESKUNDEAK BRASILEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Flavio Bolsonarok Brasildik ihes egin duela eta AEBra bidean doala dio bere alderdiko diputatu batek

Brasilgo Polizia Federalak senatari ultraeskuindarraren pasaporteak baliogabetu ditu, ikerketa baten baitan, epaitegian entregatzeko agindu judiziala bete ez duelako.

(Foto de ARCHIVO)

RIO DE JANEIRO, Oct. 25, 2026  -- Flavio Bolsonaro (C), presidential candidate of Brazil's Liberal Party, prepares to cast his ballot at a polling station in Rio de Janeiro, Brazil, Oct. 25, 2026. Voting in the second round of Brazil's 2026 presidential election officially began at 8 a.m. local time (1100 GMT) on Sunday, with polling stations across the nation set to close at 5 p.m. local time (2000 GMT).
   Incumbent President Luiz Inacio Lula da Silva of the ruling Workers' Party faces Flavio Bolsonaro, the Liberal Party candidate and son of former President Jair Bolsonaro, in the runoff after the two topped the first-round vote.



Jin Haoyuan / Xinhua News / Europa Press

25/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Flavio Bolsonaro. Argazkia: Europa Press.

Flavio Bolsonaro ultraeskuineko senatari brasildarrak ihes egin duela herrialdetik eta Amerikako Estatu Batuetara bidean dela dio bere alderdiko Mauricio Marcon diputatuak. Igandean presidentetzarako hauteskundeak galdu zituen eta Brasilgo Auzitegi Gorenak pasaporteak entregatzeko agindu dio hainbat ikerketa daudelako bere aurka zabalik, baina betetzeari uko egin dio. 

Alderdi Liberaleko diputatuak sare sozialetan zabaldutako bideo batean azaldu du "hegaldi bat hartu" duela eta "AEBtan erbesteratuko" dela. AEBk Brasilen duen enbaxadak eta Bolsonaroren abokatuak ez dute adierazpenik egin nahi izan. 

Ihes egin zezakeenaren ustetan - bere anaia Eduardo ihesi dago AEBtan -, Polizia Jair Bolsonaro presidente ohiaren seme zaharrena non dagoen argitzeko lanean ari da. 

Astearte honetan, Brasilgo Polizia Federalak senatari ultraeskuindarraren pasaporteak, diplomatikoa barne, baliogabetu ditu, Auzitegiak emandako agindu judiziala bete ez duelako. Astelehenean, Luiz Inacio Lula da Silva egungo agintariaren aurkako hauteskundeak galdu eta egun batera, pasaporteak 24 orduko epean entregatzeko agindua eta herrialdetik irteteko debekua iritsi zitzaizkion.

Bolsonaro semea Auzitegi Gorenean ikertzen ari dira, dirua zuritzea leporatuta, O Estado de S. Paulo eta O Globo egunkarien arabera. Auzia sekretupean dago.

Ikerketa berria martxan

Era berean, Brasilgo Auzitegi Gorenak Bolsonaroren aurkako ikerketa bat irekitzeko agindua eman dio Polizia Federalari astearte honetan, bere kanpainaren ustezko finantzazio irregularragatik eta sare sozialetako algoritmoa bere alde manipulatzeagatik. 

Ikerketak zabaldu dituen Flavio Dino epaileak AEBtako presidente ordea JD Vancek sortu zuen Rockbridge Network lobbyak Bolsonaroren kanpainan dirua jarri duela dioten salaketak jaso ditu. Horien arabera, garaile irteten bazen, ordainetan herrialdeko baliabide mineralak ustiatzeko aukera jasoko zuen AEBk. Epaileak azaldu du "derrigorrezkoa" dela "proposamena nork egin zuen, nori egin zion, nola egin zuen eta eskatutako ordaina zein zen jakitea", eta azpimarratu du baliabide mineralak Brasilenak direla eta horien "ustiaketa nazio interesak kontuan hartuz emandako baimenen" araberakoa dela.

Atzerriko esku-hartzearen susmo horien oinarrian daude baita ere Metak (Facebook, Instagram eta WhatsAppen enpresa) sare sozialen algoritmoak manipulatu zituela dioten salaketak, hala Bolsonaroren kanpainako edukiei ikusgarritasun handiagoa emateko. Honen inguruan, Lula da Silvak egindako salaketei erantzunez, ebazpena eman zuen Hauteskundeen Auzitegi Gorenak eta Metari agindu zion ezingo zuela hautagaien edukietan eskurik sartu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X