HAUTESKUNDEAK ISRAELEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo presidenteak dio Trumpek ez duela haren erabakietan eragingo, AEBk Netanyahu babestu arren

Netanyahuren aldeko botoa eskatu die lider estatubatuarrak israeldarrei, elkarrekin "hasitako lana amaitzeko". Israelgo presidenteak gogorarazi dio berari dagokiola erabakitzea gobernua osatzeko agindua nori eman.

25 October 2026, Israel, Tel Aviv: People wave Israeli flags under a banner featuring Gadi Eisenkot and Israeli Prime Minister Benjamin Netanyahu, during an election campaign event on Dizengoff Street. Israel is holding general legislative elections on October 27, 2026. Photo: Jamal Awad/dpa



25/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Eisenkot eta Netanyahu pankarta batean. Argazkia: Europa Press.

Isaac Herzog Israelgo presidenteak ohartarazi du ez AEBko presidenteak ez beste inork ez duela bere irizpidea oztopatuko, eta gogorarazi du berari dagokiola parlamentuko kide bati gobernua osatzeko agindua ematea: "Demokrazia eta Israelgo Konstituzioa dira", gaineratu du, AEBko MS NOW telebista-katean egindako adierazpenetan. 

Horren aurretik, Donald Trump AEBko presidenteak esplizituki babestu du egungo lehen ministro Netanyahu. 2022tik lehen ministro karguan dago Netanyahu, eta bloke ofizialistaren buru da bihar deitutako hauteskundeetan, eta Gadi Eisenkot jeneral ohia arerio du. Eisenkot aurretik doa inkestetan. 

Etxe Zuriko maizterrak argi eta garbi egin du egungo lehen ministroaren alde. Goraipatu egin ditu Iranen aurka egindako erasoaldietan izandako "lorpenak", eta "hasitako lana amaitu" behar dutela gaineratu du. Trumpek harreman ona goraipatu du, "elkarrekin garaipen handiak" lortu dituztelako. 

Trumpen adierazpenaren harian, Israelgo presidenteak esan du badakiela "nola hitz egin berarekin eta munduko beste edozein liderrekin", eta gaineratu du "errespetu handia" diola. Hala ere, gogorarazi dio "bere irizpidea gertakari jakin batzuetan" oinarrituko dela, eta erabaki horretan esku hartzeko aukera itxi dio Trumpi.

Trumpek goraipatzen dituen "ministro gerlariaren lorpenak" 

Trumpek balioetsi egin du AEBko presidentziara berriz iritsi zenetik egindako operazio militarrak, tartean "Venezuelaren aurkako erasoa, historiako operazio militar arrakastatsuenetako bat". Baina gogora ekarri du horren aurretik Iranen aurkako operazioa bat abiatu zutela, "munduan terrorismoaren babesle den estatu nagusiak arma nuklear bat lortzea eragotziz". Horren ondoren, 2026ko otsailean, beste operazio bat abiarazi zuen, eta Ekialde Hurbilean gatazka bat ireki zuen. "Iranek ez du ez armadarik eta bere ekonomia gainbehera dago", esan du. "Inflazioa % 301ekoa da, ezin dute petroleorik lortu eta bere boterea erabat suntsitu da". 

Horregatik guztiagatik, israeldarrei eskatu die hautestontzietara joatean gogoratu dezatela "Bibi lehen ministro gerlaria" izan dela, eta gaineratu du gaur egun jada ez dela gehiago entzuten, ezta entzungo ere, Israelen eta AEBren kontrako ohiurik. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X