VENEZUELA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maria Corina Machado Venezuelara itzuli da

Venezuelako ipar-mendebaldeko Lara estatuko eliza katoliko batean azaldu da oposizioburua, eta harrera beroa egin diote han. 10 hilabete eman ditu Venezuelatik kanpo, eta hainbat aldiz saiatu da bueltatzen. 

Es recibida por una multitud en Santuario Divina Pastora en Barquisimeto (Venezuela).

Herritar ugarik egin diote harrera Barquisimeto hirian (Venezuela). Argazkia: EFE

Maria Corina Machado oposizioburua Venezuelan dago berriro, eta herrialdearen ipar-mendebaldean dagoen Barquisimeto hiriko eliza katoliko batean azaldu da gaur. 

Irudiok zabaldu baino lehen, X sare sozialean mezua zabaldu du: "Hemen naiz, zuekin".

Handik gutxira, Edmundo Gonzalez Urrutiak albiste hori baieztatu du beste mezu batekin: "Izugarri hunkitzen nau gure liderra, Maria Corina maitea, Venezuelan dagoela iragartzeak". Gonzalez Urrutiaren arabera, gaurkoa egun "oso garrantzitsua" da herrialdearentzat, "gure ahots subiranoa berarekin itzuliko baita prozesu hau gidatu eta bideratzeko".

2025eko bakearen Nobel sariduna abendutik zegoen herrialdetik kanpo. Ordutik, hainbat bider saiatu omen da itzultzen. Vente Venezuela alderdiko iturriek ez dute oraindik argitu nola egin duen oraingoan.

Venezuela ipar-mendebaldeko Lara estatuko eliza katoliko batean agertu da, han bilduta zeuden fededunen gozagarri. Jendetzak harrera beroa egin dio, zabaldu diren irudietan ikus daitekeenez. 

Venezuela utzi baino lehen, hainbat hilabete ezkutuan eman zituen Machadok. 2024ko hauteskundeetan iruzur salaketak izan ostean, Chavismoak atxilotuko zuen beldur zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X