FRANTZIAKO PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzia segurtasun neurri zorrotzak hartzen ari da larunbaterako deitutako protesten aurrean

Gobernuak 70.000 polizia eta jendarme mobilizatuko ditu, eta "irmotasun handienarekin" jarduteko eta "arpilatzaileekin eta istilugileekin gupidagabeak" izateko eskatu die.

SCREENSHOT - 23 October 2026, France, Paris: Workers board up the entrances and windows of shops with wooden planks. Photo: Alexander Franz/dpa

Merkatari askok fatxadak eta erakusleihoak egurrezko oholekin estali dituzte. Argazkia: Europa Press

Laurent Nuñez Frantziako Barne ministroak ostiral honetan iragarri duenez, 70.000 polizia eta jendarme mobilizatuko dituzte larunbat honetan, protesta gehiago deitu direlako eta sare sozialetan arpilaketak eta txikizioak egiteko deia zabaldu delako.

"Arpilatzaileekin eta istilugileekin gupidagabeak izango gara. Irmotasun osoz jokatzeko jarraibideak eman ditut", adierazi du Nuñezek.

Horrela, ohartarazpen mezu bat bidali die joan den asteburuan izan zen kaosa errepikatu nahi dutenei. Asteburu bakarrean, 3.000 bat saltokik jasan zituzten kalteak.

Agintariek jakinarazi dutenez, saltokiak, merkataritza guneak, museoak eta gune publikoak itxita egongo dira egun osoan, prebentzioagatik. 

Hala ere, mobilizazioak egingo diren eremuetan kokatutako negozioen jabeak fatxadak eta erakusleihoak babesten hasi dira ostiral honetan, besteak beste, egurrezko oholak eta hesi metalikoak jarrita. 

Nuñezen arabera, prefetek (Gobernuaren ordezkariek) erabakiko dute, kasuan-kasuan, zein manifestazio eta kontzentrazio baimenduko diren, ordena publikoan nahaste larriak izateko arriskua aztertuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X