MOBILIZAZIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.300 atxiloketa eta 24 saltoki kaltetuta Frantzian protesten bigarren larunbatean

Kopuru horiek ez dute zerikusirik gaur zortzi izandako protestekin: orduan 2.628 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten eta 1.500 bat establezimendu kaltetu ziren. Parte hartze datuak, aldiz, antzekoak dira; atzokoak apur bat handiagoak akaso. 

October 24, 2026, Bordeaux, Nouvelle-Aquitaine, France: In Bordeaux, the march on the second day of protests against the rising cost of living initially proceeded peacefully. At the end of the route, violent clashes broke out on the sidelines between groups of demonstrators and law enforcement officers. Projectiles were thrown at riot police, who used tear gas to disperse the groups. Participants in the mobilization also included members of the Yellow Vests movement.



Fabrice Hebert / Zuma Press / Europa Press

24/10/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Bordeleko manifestazioaren une bat. Argazkia: Europa Press

Frantziako agintarien arabera, 1.314 pertsona atxilotu eta 24 denda arpilatu dituzte atzo herrialdean izandako protestetan. Bigarren larunbatez jarraian, ehunka mila lagun kalera atera ziren erosahalmenaren txikitzearen kontra eta zerbitzu publikoen alde egiteko. Atzoko datuak ez dira urriaren 17ko protestetan izandakoen parekoak: gaur zortzi, 2.628 pertsona atxilotu zituzten eta 1.522 saltoki kaltetu ziren. 

Barne Ministerioaren arabera, behin-behineko balantzea da, eta gaua "lasaia" izan da. Segurtasun indarren 53 agente zauritu ziren atzo; aurreko larunbatean, 1.144. Sute kopurua ere nabarmen txikiagoa izan da, 75 izan baitira oraingoan, eta 2.025 izan baitziren aurrekoan. 

Nolanahi ere, parte hartzearen datuei erreparatuta, ez dago alderik bi jardunaldien artean. Antzeko datuak izan dira bietan: 400.000/800.000 manifestari izan ziren atzo (Barne Ministerioak eman du lehen datua; bigarrena, antolatzaileek); urriaren 17an, berriz, 550.000/800.000. Are gehiago, manifestazio kopurua alderatuz gero (289/411), oraingo honetan babes zabalagoa izan dela ondoriozta daiteke. 

Barne Ministerioaren arabera, atzoko manifestazio gehienetan agintariekin adostutako ibilbideak jarraitu zituzten, eta "normaltasunez" egin ziren, Poliziaren zaintzapean. Hala ere, salatu duenez, "ezker muturreko talde erradikalak saiatu ziren segurtasun indarrei eraso egiten eta kalteak egiten. Erradikal horien indarkeria maila berbera izan bazen ere, horiek oztopatzea lortu zuten segurtasun indarrek".

Barne Ministerioak jakinarazi du hainbat ikerketa abiatu dituztela, baina ez du zehaztu zenbat. 

Azken asteburuetako mobilizazioak ikasleek irailean abiatutako protesten segida dira. Urriaren 17an, baina, hainbat sektoretako manifestariak batu zitzaizkien: langileak, erretirodunak, nekazariak, klimaren aldeko ekintzaileak, militante antifaxistak eta 'txaleko horiak'. 

Hain zuzen ere, azken horiek beste protesta egun bat deitu dute urriaren 31rako, eta azaroaren 5erako greba orokorra prestatzen ari dira, Emmanuel Macron presidentearen gaineko presioa handitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X