Emmanuel Macron
Frantziako txaleko horiek martxak deitu dituzte larunbaterako, agintariak aurka egon arren
Mugimendua 2018an sortu zen, erregaiaren prezioen igoeraren aurkako jarrera irmoa erakusteko. Parisko prefeturaren aginduei jaramonik egingo ez dietela iragarri dute mobilizazioetan parte hartzeko asmoa dutenek, eta Concorde plazan bilduko direla larunbatean.
Legea gogortzea erabaki du Frantziako Senatuak, arpilatzeak eta istiluak saiheste aldera
Antolatutako taldeetan parte hartzen dutenei 10.000 eurorainoko isunak jartzea onartu du Senatuak. Legeak indarrean sartzeko, ordea, Asanblea Nazionalak onartu beharko ditu.
Macronen esanetan, sare sozialek "demokraziari kalte egiten diote" eta ekintza bandalikoekin lotzen ditu
Halaber, ohartarazi du datorren urriaren 31n berriro istiluak gertatzeko aukera asko daudela. "Eskerrak eman nahi dizkiet segurtasun indarrei, iragan larunbatean egindako lanagatik", adierazi du.
Macronek iragarri du neurri "oso zehatzekin" erantzungo diola Gobernuak ikasleen aldarrikapenei astelehen honetan bertan
Sébastien Lecornu lehen ministroa ikasleen, irakasleen, sindikatuen, enpresarien, lurralde agintarien eta parlamentarien ordezkariekin bilduko da astelehen honetan, protesta sozialak baretzeko asmoz.
1.300 atxiloketa eta 24 saltoki kaltetuta Frantzian protesten bigarren larunbatean
Kopuru horiek ez dute zerikusirik gaur zortzi izandako protestekin: orduan 2.628 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten eta 1.500 bat establezimendu kaltetu ziren. Parte hartze datuak, aldiz, antzekoak dira; atzokoak apur bat handiagoak akaso.
Sindikatuek deitu ezean, Frantziak manifestazioak debekatuko ditu
Macronek 'Jaka Horiek' deitutako elkarretaratzeak atzera bota nahi ditu, istiluak ekidite aldera. Iskanbilak muturreko ezkerrari leporatu dizkio eta "Errepublika erortarazi" nahi duela egotzi dio.
Txaleko horiek manifestazioak deitu dituzte larunbaterako, eta Macronek matxinadak manipulatzea leporatu dio Trumpi
Orain arte, mobilizaziorako 341 deialdi erregistratu dira, eta horiei aurre egiteko, segurtasun-indarren hedapen "masiboa" egingo du Gobernuak. Bestalde, informazioa desitxuratzea egotzi die Exekutiboak atzerriko agintariei, eta horrek "iruzkin ergelak" eragin dituela salatu du.
Frantziako protesten ondorioak: pertsona bat hil da, ia 2.400 atxilotu dituzte eta txikizioa dago nonahi
Parisen pertsona batek bihotz-biriketako geldialdia izan zuen eta hil egin da, eta ehunka zauritu daude. Mobilizazio masiboak izateaz gain, istilu gogorrak izan dira Parisen, Lyonen, Marseillan eta Limogesen. Macronek ezker muturra egin du indarkeriaren erantzule eta kalteak egin dituztenek "ordaindu" egingo dutela hitzeman du.
Macronek ezker muturra egin du indarkeriaren erantzule, eta babesa helarazi die poliziari eta merkatariei
Frantziako presidenteak indarkeriazko ekintzak "anbiguotasunik gabe" gaitzesteko eskatu die alderdi politikoei eta sindikatuei, eta Frantziak "ordena" behar duela adierazi du, eta ez tentsioek gora egitea. Manifestarien aldarrikapenei erantzuteko eskatu dio Melenchonek.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
200.000 ebakuatu Girondan eta Landetan, eta suteen kea Bordelera iritsi da dagoeneko
Arcachonen hasi zen Girondako suteak 40.000 hektarea baino gehiago kiskali ditu eta 167.000 pertsona atera behar izan dira euren etxeetatik. Biscarrossen hasitako Landetako suteak, berriz, 3.600 hektarea erre ditu eta 37.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
"Antisemitismo modu berriei" aurre egiteko lege-proposamenak polemika bizia eragin du Frantzian
Caroline Yadan diputatuaren ekimenak Asanblea Nazionala eta iritzi publikoa zatitu ditu. Kritikoek ohartarazi dute Israelen aurkako kritikak isilarazteko erabili daitekeela legea, besteak beste.
Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean
Sanchezek esker ona adierazi du, EBko erakunde nagusietako presidenteek eta Europako bazkideek (Frantziak, esaterako) laguntza eskaintzeko dei eta mezuak bidali dizkiotelako.
Frantziako 2026ko aurrekontuak onartuta, hauspotuta abiatu du Macronen Gobernuak azken txanpa
Sebastien Lecornu lehen ministroak ezkerreko alderdiek -sozialistak gabe- eta Marine Le Penen eskuin muturrak aurkeztutako bi zentsura mozioak gainditu ditu, eta, beraz, aurrekontuak aurrera ateratzea posible izan da.
Trumpek ez du Macronen proposamena onartu eta ez du G7aren goi bileran parte hartuko
AEBko presidenteak hori erantzun dio G7aren ezohiko goi bileran parte hartzeko Frantziako estatuburuak egindako proposamenari. Trumpek ez du onartu, Parisen, Errusiaren parte-hartzearekin, egingo den bilerara joatea, uste baitu Macroni "gutxi" geratzen zaiola Eliseoan.
Macron, Davosen: "Ez gara kikildu behar Estatu Batuen mehatxuen aurrean"
“Koherentziaz jokatu ezean”, NATO “ahuldutako erakundea” dela ohartarazi du Frantziako presidenteak.
Europako herrialdeak igande honetan bilduko dira, Trumpen "mehatxuak" eta "xantaia" gaitzetsi ondoren
Trumpen neurriei erantzun bateratua emateko asmoa dute kaltetutako herrialdeek. AEBko presidentearen "mehatxu onartezinak" kritikatu dituzte, eta Frantziako agintaria Europako gainerako buruzagiekin bilduko da, "irmotasuna" erakusteko asmoz.
Europako liderren babesa bilatu du Zelenskik Macronekin izan duen bileran, "gerrari amaiera justu eta luzarokoa" emateko
Bi agintariek bideokonferentzia bidezko bilera egin dute Steve Witkoff AEBko negoziatzailearekin. Ondoren, Europako hainbat liderrekin hitz egin dute, gerraren amaierari begira “koordinatzeko” eta “epe luzerako segurtasun bermeak” lotzeko.