Europako herrialdeak igande honetan bilduko dira, Trumpen "mehatxuak" eta "xantaia" gaitzetsi ondoren
Trumpen neurriei erantzun bateratua emateko asmoa dute kaltetutako herrialdeek. AEBko presidentearen "mehatxu onartezinak" kritikatu dituzte, eta Frantziako agintaria Europako gainerako buruzagiekin bilduko da, "irmotasuna" erakusteko asmoz.
Europar Batasuneko (EB) enbaxadoreek ezohiko bilera egingo dute igande honetan, Donald Trump AEBko presidenteak Groenlandiara tropak bidali zituzten eta uhartea anexionatzeko plana babesten ez duten zortzi herrialderentzat muga-zerga berriak iragarri ondoren.
Testuinguru horretan, Trumpen "mehatxuak" eta "xantaia" gaitzetzi dituzte Europako hainbat buruzagik larunbat honetan. Hala, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak baieztatu du Frantziak Groenlandiako ariketa militarretan parte hartuko duela, eta Trumpen "mehatxu onartezinak" kritikatu ditu: "Muga-zergen mehatxuak onartezinak dira eta ez dute lekurik testuinguru honetan. Europarrek modu bateratuan eta koordinatuan erantzungo dute zerga horiek ezartzekotan".
Frantziako estatuburuak azpimarratu duenez, "Frantzia nazioen burujabetzarekin eta independentziarekin konprometituta dago, bai Europan, bai munduan zehar". Macronek esan duenez, horregatik Parisek Ukraina babesten du, eta hala jarraituko du. "Arrazoi berbeagatik Danimarkak Groenlandian hasitako maniobrekin bat egitea erabaki dugu".
Frantziako agintariak azpimarratu duenez, "edozein larderiak edo mehatxuk ezin digu eragin, ez Ukrainan, ez Groenlandian, ez munduko beste edozein tokitan ere, egoera hauei aurre egiten diegunean".
David van Weel Herbehereetako Kanpo ministroak ziurtatu duenez, Bruselarekin eta bere bazkideekin "etengabeko kontaktuan" daude erantzun bateratua prestatzeko: "Gogoan hartu dugu Trump presidenteak muga-zergen inguruan egindako iragarpena. Eskualde artikoan segurtasuna indatzea da Groenlandiako ariketa militarren helburua". Era berean, ziurtatu duenez, "Herbehereak kontaktuan daude Europako Batzordearekin eta bere kideekin erantzun bateratua emateko".
Bestalde, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak "guztiz okertzat" jo du Trumpen erabakia, eta"NATOko aliatuen segurtasun kolektiboa bilatzeagatik horren aliatuei muga-zergak ezartzea erabat okerra" dela azpimarratu du.
Erresuma Batuko lehen ministroak argi utzi du herrialde horrek Groenlandiarekiko duen jarrera irmoa dela: "Danimarkako Erresumaren parte da, eta haren etorkizuna groenlandiarrei eta daniarrei dagokie". "Argi utzi dugu, halaber, Artikoaren segurtasunak NATOri axola diola, eta aliatu guztiek elkarrekin hobeto jardun behar dutela Errusiak Artikoan duen mehatxuari aurre egiteko", gaineratu du.
Era berean, Ulf Kristersson Suediako lehen ministroak Trumpen "xantaia" kritikatu du: "Ez diogu xantaia egiten utziko. Danimarkak eta Groenlandiak bakarrik erabakitzen dituzte Danimarkari eta Groenlandiari buruzko gaiak", azpimarratu du.
Kristerssonek azpimarratu duenez, beti defendatuko ditu herrialdea eta hango bizilagunak eta aliatuak. "EBk landu beharreko gaia da hori, muga-zergekin zigortutako herrialdeei baino gehiagori eragiten die eta. Suediak kontaktuak izan ditu EBko beste herrialde batzuekin, Norvegiarekin eta Erresuma Batuarekin, erantzun bateratua adosteko asmoz", azaldu du.
Trumpek larunbat honetan iragarri duenez, otsailaren 1etik aurrera % 10eko muga-zerga gehigarriak ezarriko dizkie Danimarka, Norvegia, Suedia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Herbehereeak eta Finlandiari, Groenlandian dituen asmoen aurka erakutsi duten jarreragatik.
Gainera, Trumpek ohartarazi duenez, zerga gehigarri hori % 25era igoko da ekainaren 1etik aurrera , eta "AEBk Groenlandia erabat erosteko akordioa lortu arte egongo da indarrean".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.