Trumpek ezarritako muga-zergei "erantzun bateratua" eman nahi die EBk
Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak adierazi duenez, Europak "oso jarrera irmoa izango du beti nazioarteko zuzenbidearen defentsan, edonon dela ere, eta, jakina, EBko estatu kideen lurraldetik hasita".
Antonio Costa, Europako Kontseiluko presidentea. Argazkia: EFE
Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak larunbat honetan jakitera eman duenez, Europako herrialdeen "erantzun bateratua" koordinatuko du Donald Trump buruzagi estatubatuarrak iragarri berri dituen muga-zergen aurrean. Hain zuzen ere, Groenlandiara tropak bidali zituzten eta uhartea anexionatzeko plana babesten ez duten zortzi herrialderi ezarri nahi dizkie Trumpek zerga ekonomiko horiek.
Costak adierazi duenez, Europak "oso jarrera irmoa izango du beti nazioarteko zuzenbidearen defentsan, edonon dela ere, eta, jakina, EBko estatu kideen lurraldetik hasita". Hala azpimarratu du EBk Mercosurrekin (Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguai) sinatutako merkataritza akordioaren harira kazetarien aurrean egindako agerraldian.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Antonio Costa Europako Kontseiluko presidenteak ohar bat partekatu dute sare sozialetan, eta bertan adierazi dutenez, "muga-zergek Atlantikoaz gaindiko harremanak ahulduko lituzkete eta beheranzko espiral arriskutsua eragin lezakete. Europak batuta, koordinatuta eta bere subiranotasunaren defentsarekin konprometituta jarraituko du".
Von der Leyenek eta Costak lurralde osotasuna eta subiranotasuna azpimarratu dituzte nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko printzipio gisa, eta "Artikoko bakean eta segurtasunean duten interes transatlantiko partekatua" azpimarratu dute, "baita NATOren bidez ere".
"Danimarkako ariketa militarra, aldez aurretik koordinatua eta aliatuekin egina, Artikoan segurtasuna indartzeko beharrari erantzuten dio, eta ez dakar inolako mehatxurik inorentzat", ziurtatu dute. "Elkarrizketak funtsezkoa izaten jarraitzen du, eta Danimarkako Erresumaren eta AEBren artean hasitako prozesuan aurrera egiten jarraitzeko konpromisoa" berretsi dute bi agintariek.
Trumpek jakinarazi duenez, otsailaren 1etik aurrera, % 10eko muga-zergak izango dituzte Groenlandiara tropak bidali dituzten Europako zortzi herrialdetako produktu guztiek. Uhartean segurtasun falta dagoela iritzita hartu ditu neurri horiek buruzagi errepublikanoak.
AEBko presidenteak bere sare sozialetan adierazi duenez, gainera, % 25era igoko ditu muga-zergak ekainean, eta indarrean jarraituko dute Washingtonek "Groenlandia erabat eta osorik erosteko" akordioa itxi arte.
Zehazki, ondorengo herrialde hauei ezarriko lizkieke Trumpek muga-zerga horiek: Danimarka, Norvegia, Suedia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak eta Finlandia.
Costak nabarmendu du berak eta Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak une "historikoa eta oso garrantzitsua" bizi izan dutela larunbat honetan, munduko merkataritza libreko "eremu zabalena" sortu baitute. Bere ustez, EBren eta Mercosurren arteko merkataritza itunak mezu "oso argia" bidaltzen dio munduari: "Ez dira beharrezkoak herrialdeen arteko gatazkak, bakea eta lankidetza baizik".
"Funtsezkoa da nazioarteko zuzenbidea beti babestea, edonon dela ere. Errusiak Ukraina inbaditzen badu, altxatu egin behar dugu Ukrainan lurralde horren osotasuna eta subiranotasuna defendatzeko. Venezuelan giza eskubideak urratzen badira, altxatu egin behar gara Venezuelan giza eskubideak defendatzeko", esan du Costak.
Europako Kontseiluko presidenteak azpimarratu duenez, "oparotasuna nahi badugu, merkatuak ireki behar ditugu, eta ez itxi. Integrazio ekonomikorako eremuak sortu behar ditugu, eta ez muga-zergak handitu".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.