Macronen esanetan, sare sozialek "demokraziari kalte egiten diote" eta ekintza bandalikoekin lotzen ditu
Halaber, ohartarazi du datorren urriaren 31n berriro istiluak gertatzeko aukera asko daudela. "Eskerrak eman nahi dizkiet segurtasun indarrei, iragan larunbatean egindako lanagatik", adierazi du.
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE.
Emmanuel Macron Frantziako presidentearen ustez, sare sozialek "demokrazia kaltetzen dute, eta urriaren 17an izandako ekintza bandalikoekin lotu ditu. Egun hartan, erosahalmenaren eta zerbitzu publikoen aldeko protestak egin zituzten Frantzian.
"Sare sozialek demokraziari kalte egiten diote. Izan ere, polarizatu egiten dute, indarkeria ekintzen aurrean harridura sortzen dutelako, eta batzuek erabilera okerra ematen dietelako", kritikatu du Macronek Marseillatik; joan zen urriaren 17ko istiluen ondotik, Marsella bisitatu du gaur frantziar presidenteak.
Handik salatu du sareak baliatu zituztela "gazteak eta ez hain gazteak" antolatzeko eta koordinatzeko, Frantziako hainbat tokitan ekintza bandalikoak egin zitzaten.