Frantziak bere base batzuk erabiltzea baimendu die AEBko hegazkinei, "Ekialde Hurbileko bazkideak babesteko"
Macronen Gobernuak baldintza bat jarri du: laguntza-hegazkin estatubatuar horiek ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioetarako, baizik eta Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Frantziako Gobernuak bere base militar batzuk —Frantzian bertan dituenak— erabiltzea baimendu die Ameriketako Estatu Batuetako laguntza-hegazkinei, Ekialde Hurbilean dauden "bazkideak babesteko".
Frantziako Armadako bozemaile batek jakinarazi du berria. Bere hitzetan, Frantziako hainbat base militar erabiltzeko baimena dute AEBko laguntza-hegazkinek, "aldi baterako". Hasiera batean, zabaldu da Frantziak Ekialde Hurbilean dituen baseak erabiltzeko baimena izango dutela estatubatuarrek, baina informazio hori okerra dela azaldu du Armadako eledunak.
Nolanahi ere, baldintza bat jarri du Emmanuel Macronek zuzentzen duen Gobernuak: laguntza-hegazkinak ezingo dira erabili Iranen aurkako operazioak egiteko, Ekialde Hurbilean dauden bazkideei laguntza emateko baizik.
Espainiako Gobernuak AEBri Morongo (Sevilla) eta Rotako (Cadiz) base militarrak erabiltzea ukatu eta bi egunera iritsi da Parisen erabakia. Pedro Sanchezen Gobernuak esan zuen Iranen aurkako operazioak ez zuela tokirik Nazioarteko Zuzenbidean, eta erabaki horrek Donald Trump AEBko presidentearen haserrea eragin zuen: Espainiarekin merkataritza-harremanak etengo zituela mehatxu egin zuen buruzagi errepublikanoak.
Macronek berehala agertu zion elkartasuna Sanchezi. Presidente frantziarrak ere berretsi zuen Iranen kontrako erasoak ez duela Nazioarteko Zuzenbidea errespetatzen. "Parisek ezin du bat egin", adierazi zuen.
Joan den larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurkako erasoa abiatu zutenetik, gatazka eskualdeko hainbat herrialdetara zabaldu da. Iranek gogor erantzun du, Israelen eta estatubatuarrek Ekialde Hurbilean dituzten interesen aurka erasoak eginez.
Bost egunetan, mila pertsona baino gehiago hil dira Iranen, bertako agintarien arabera. Tartean, Ali Jamenei Irango buruzagi gorena eta Armadako hainbat buruzagi.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.