EKIALDE HURBILA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trumpek "galtzailetzat" jo du Espainia, eta NATOren "etsai" izatea leporatu dio

Egunek aurrera egin ahala, gatazka geroz eta eremu gehiagotara ari da zabaltzen Ekialde Hurbilean, mundu osoko argindar hornidura arriskuan jartzeraino. Israelek areagotu egin ditu Beiruten eta Teheranen aurkako erasoak, eta Iran ahal duen bezala ari da defendatzen; gaur, Qatarri, Israeli eta Azerbaijani egin die eraso.

Erasoek eragindako kea, gaur, Teheran erdigunean (Iran). Argazkia: EFE

Donald Trump, atzo, Irango operazioari buruzko bilera batean. Argazkia: Europa Press

Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Macronek eta EBk babesa adierazi diote Espainiari, Trumpen mehatxu komertzialen aurrean

Tentsioa areagotzen ari da Libanon

humo bombardeo beirut líbano EFE
18:00 - 20:00

Euskal herritar talde bat etxera itzuli da, hainbat egun Ekialde Hurbiletik atera ezinda igaro ondoren

Euskal herritar askok oraindik harrapatuta jarraitzen dute Ekidalde Hurbilean, baina baina beste batzuek dagoeneko itzultzeko zortea izan dute. MIR azterketa amaitu eta Vietnamera bidaiatu zuen lagun talde batek esaterako. 

18:00 - 20:00

Gutxienez 100 pertsona hil dira eta 640 inguru zauritu Libanon, Israelen bonbardaketetan

Líbano eleva a más de 100 los muertos y casi 640 los heridos por los bombardeos de Israel

18:00 - 20:00

AEBko hegazkin-ontzi bat eraso egin dio Iranek Omango Golkoan    

Ameriketako Estatu  Batuetako  'USS Abraham Lincoln'  hegazkin-ontziari eraso egin dio Irango Armadak gaur arratsaldean Omango Golkoan. Irango Armadak baieztatu du erasoa, arratsaldean zabaldutako ohar batean. Bertan zehazten denez, ontzi estatubatuarrak "Ormuzeko pasabidea ixtea" zuen helburu, eta Irango mugatik "oso gertu" harrapatu dute droneekin, Omango itsasoan. 

AEBk eta Israelek joan den larunbatean erasoa abiatu zutenetik, 1.200 pertsona baino gehiago hil dira Iranen. 

 

Macron hainbat gobernubururekin jarri da harremanetan, eta Libano defendatzeko deia egin die

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Indiako, Turkiako, Arabiar Emirerri Batuetako eta Libanoko gobernuetako ordezkariekin harremanetan jarri da, Ekialde Hurbileko egoerari buruz hitz egiteko. Bereziki, Libanoko egoera "kezkagarria" dela eta,  herrialde hori defendatzeko urratsak eskatu ditu presidente frantziarrak. 

Hezbollahk "berehala" Israelen aurkako erasoak eten behar dituela esan du Macronek, eta era berean, Israel Libanon egiten ari den inbasioa amaitzea eskatu du. 

 

 

Israelgo ministro batek esan du Beirut hegoaldea Gazaren pare egongo dela laster

 Bezalel Smotrich Israelgo Finantza ministroak ohartarazi du Beirut hegoaldean duden auzoak Gazaren itxura izango dutela epe laburrean. Israelgo Armadak gaur Libano hiriburuko hainbat gune husteko agindua eman ondoren egin ditu adierazpenok kolono ultraeskuindarrak. 

 

18:00 - 20:00

Irango Armadak ukatu egin du Azerbaijango aireportuari erasoa egin izana  

Irango Armadak ukatu egin du Azerbaijango Najichevan aireportuaren aurkako erasoaren egilea dela,  Azerbaijango  Gobernuak hala baieztatu badu ere. 

Arratsaldean zabaldutako ohar batean, Armada iraniarrak esan du Irango Errepublika Islamiarrak "herrialde guztien subiranotasuna" errespetatzen duela, bereziki, "musulmanena" eta "bizilagunena".  

 

Trumpek berriro Espainiaren aurka egin du, herrialde "galtzailea" dela esanez

Donald Trump AEBko presidenteak Espainiako Gobernuaren aurka egin du berriro. Bigarren aliz, aste honetan. Oraingoan, buruzagi errepublikanoak esan du herrialde "galtzailea" dela Espainia, eta NATOren "etsaia" izatea egotzi dio, defentsara Barne Produktu Gorniaren % 5 bideratzen ez duen kide bakarra delako. "Irabazle asko ditugu, baina Espainia galtzailea da", esan du, New York Post hedabideari eskainitako elkarrizketa batean. 

Erresuma Batua ere kritikatu du, base militarrak ez dituelako utzi Iranen kontrako operazioetarako. 

 

 

 

Washington, DC (USA), 03/03/2026.- US President Donald Trump holds a bilateral meeting with German Chancellor Friedrich Merz (not pictured) in the Oval Office at the White House in Washington, DC, USA, 03 March 2026. (Alemania) EFE/EPA/SAMUEL CORUM / POOL

Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du Iranen "arrisku nuklearra" handia dela

Irango azpiegitura nuklearren aurkako "mehatxua areagotzen" ari dela eta,  "oso kezkatuta" agertu da Tedros Adhanom Munduko Osasun Erakundeko idazkari nagusia. Esan duenez, azpiegitura horien aurkako erasoek "ondorio oso larriak" izango lituzkete "osasun publikoan". 

 

 

Iranek AEBko base militar bati eraso egin dio Kuwaiten

Iraneko agintariek ostegun honetan adierazi dutenez, AEBko indar armatuek Kuwaiten duten base militar baten aurkako erasoa egin dute. 

Espainiak fragata bat bidaliko du Ziprera

Espainiako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, Cristobal Colon fragata bidaliko du Ziprera, Mediterraneoko uharteari laguntzeko. Frantziak Charles de Gaulle hegazkinontzia bidali du eta Greziako armadak ere fragatak eta gerra hegazkinak bidaliko ditu. 

Espainiako Gobernua Zipreri laguntza militarra ematea aztertzen ari da

Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak azaldu duenez, Espainiak Zipre babesteko laguntza militarra bidaliko du Europar Batasunak eskatzen badu. 

Ormuzko itsasartearen kontrola duela berretsi du Iranek eta zeharkatzen saiatzen den ontzi orori eraso egingo die

Irango Guardia Iraultzaileak gaur jakinarazi duenez, Ameriketako Estatu Batuetako petrolio ontzi bati eraso egin diote gaur goizean Pertsiar Golkoan. Halaber, Ormuzko itsasartearen kontrola duela berretsi du eta hura zeharkatzea galaraziko dietela Ameriketako Estatu Batuetako, Israelgo eta haien aliatuak diren ontzi guztiei, izan militarrak edo komertzialak.

Irango bigarren ontzi bat hauteman du Sri Lankak bere zonaldean

Sri Lankako gobernu iturriek adierazi dutenez, bere kosta parean dagoen bigarren ontzi iraniar bateko eskifaiako kideak erreskatatzen ari dira. Aipaturiko ontzia Sri Lankaren zonalde ekonomikoan omen dago.

Petrolioaren eta gasaren prezioak, goranzko bidean

Europako burtsen irekieraren aurretik, petrolioaren prezioak gora egin du merkatuetan. Zehazki, Brent upelaren prezioak % 1,6 igotzen ari zen 08:20 aldera, 83,81 dolarreraino. Halaber, Europan gasaren prezioa ezartzen duen Dutch indizeak % 5 egin du gora. 

Ekialde Hurbiletik ebakuatutako 171 pertsona iritsi dira Madrilera hegazkin militar batean

Gaur goizean lur hartu du Madrilen, bart, Omandik abiatutako hegazkin militarrak. Nazionalitate espainiarreko 171 pertsonak bidaiatu dute bertan. Ikusteko dago 171 bidaiari horien artean euskaldunik ote dagoen ala ez.

EBko Atzerri ministroek bilera egingo dute gaur, Ekialde Hurbileko egoera dela eta

Kaja Kallas EBko diplomaziaburuak bilera batera deitu ditu Europar Batasuneko Atzerri ministroak, pasa den larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako erasoaldiaren testuinguruan. 

Iranek ukatu egin du Turkiara misilak jaurti izana

Irango agintariek ukatu egin dute Turkiaren aurka misil balistiko bat jaurti izana, atzo Turkiako agintariek NATOko aire defentsa sistemek misil bat eraitsi eta biharamunean. 

84 gorpu erreskatatu dituzte Sri Lankan, AEBko urpekari batek Irango gerraontzi bat hondoratu ostean

Ameriketako Estatu Batuetako urpekari batek Irango gerraontzi bati Indiako Ozeanoan eraso egin eta biharamunean, Sri Lankako armadak hildakoen eta desagertuen bila jarraitzen du. Oraingoz, 84 gorpu erreskatatu dituzte.

Erasoak izan dira gauean Iran, Libano, Israel eta Golkoko hainbat herrialdetan

Gauean leherketak izan dira Teheran (Iran) eta Beirut (Libano) hirietan, ostegun gauerdian. 

Iranek, berriz, Israelen eta Ameriketako Estatu Batuek Golkoan dituen aliatuen kontrako hainbat eraso egin ditu goizaldean, misilak eta droneak jaurtiz.  

Espainiako Gobernuak berretsi du ez duela Iranen kontrako erasoan bere baseak erabiltzea onartuko

Jose Manuel Albares Atzerri ministroak "erabat" gezurtatu du Espainia AEBeko Armadarekin lan egiten ari dela, Etxe Zuriak esan duen bezala. Espainiako Gobernuaren jarrera "ez da ezer aldatu". "Espainiako Gobernuaren jarrera Ekialde Hurbileko gerraren eta Iranen kontrako bonbardaketen inguruan, gure baseen erabileraren inguruan, ez da apur bat ere aldatu", esan du.

Etxe Zuriaren arabera, Espainiak onartu du AEBko Armadarekin lan egitea

Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak esan du Espainiako Gobernua prest dagoela AEBko Armadarekin lan egiteko. "Nik dakidala, hori koordinartzen ari da Espainiako Gobernuko kideekin", esan du.

Espainiako Gobernuak hegazkin militar bat bidali du Ekialde Hurbilera, han  harrapatuta dauden espainiarrak ebakuatzeko  

Espainiako Gobernuko Defentsa Ministerioak iragarri du hegazkin militar bat bidali duela gaur Pertsiar Golkora, Iranen lehertu den gatazkaren ondorioz hainbat herrialdetan harrapatuta dauden espainiarrak ebakuatzeko. 

Torrejon de Ardozeko (Madril) base militarretik abiatu da Airbus A330 MRTT motako hegazkina. 300 bidaiari inguru hartzeko tokia du. 

Portugalgo Gobernuak argitu du ez duela babesten AEBk eta Israelek Iranen kontra abiatutako erasoa      

 Luis Montenegro Portugalgo lehen ministroak argi eta garbi esan du bere Gobernuak ez duela babesten Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek joan den larunbatean Iranen aurka abiatutako erasoa. Parlamentuaren aurrean esan duenez, Portugalek ez du inongo momentutan zerikusirik izan erasoarekin. 

Orain arte, Portugalgo Gobernuak ez du bere jarrera zein den esan gai honen inguruan. Iranek egindako erasoak, berriz, irmoki gaitzetsi izan ditu. 

 

 

Irango segurtasun indarren azpiegiturei eraso egin die Israelek

Israelgo Armadako hegazkinek "eskala handiko" beste eraso bat egin dute gaur Teheranen,  Irango segurtasunen indarren azpiegituren kontra. 

"Israelgo Defentsa Indarrek (FDI) Teheran ekialdeko gune militar baten aurkako eraso handi bat osatu dute", adierazi du Israelgo Gobernuak ohar batean. 

 

Iranek Qatarren egindako bonbardaketak justifikatu ditu: "AEBren interesen kontrako erasoak izan dira"

Abbas Araghchi Irango Atzerri Gaietako lehen ministroak telefonoz deitu dio Mohamed bin Abdulrahman al Thani Qatarreko lehen ministroari, herrialde hartan egindako bonbardaketen inguruko azalpenak emateko. Erasoak "AEBko interesen aurkakoak" izan direla esan dio, eta ez Qatarren kontrakoak. 

Bere aldetik,  Al Thanik erantzun dio bere herriak "autodefentsarako eskubidea" duela, Iranen erasoari aurre egiteko. Haren hitzetan, AEBkin zerikusirik ez duten eremuak eta azpiegiturak suntsitu dituzte iraniarrek. Berehalako su-etena eskatu du. 

 

Nazioarteko Gurutzaontzien Elkarteak bertan behera utzi ditu Ekialde Hurbilerako bidaia guztiak

Nazioarteko Gurutzaontzien Elkarteak gaur jakinarazi du bertan behera utzi dituela Ekialde Hurbilerako bidaia guztiak, AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatu zuten erasoaren ondoren. 310 ontzi baino gehiago batzen ditu elkarte horrek. 

Egun, gutxienez sei gurutzaontzi daude harrapatuta Dubaiko, Abu Dabiko eta Dohako portuetan, milaka bidaiarirekin. 

Israelek urte erdi aldera egin nahi zuen Iranen aurkako operazioa, baina aurreratzea erabaki zuen  

Israelen asmoa Iranen aurkako operazioa ekain aldera egitea zen, baina, azkenean, aurreratzea erabaki zuen. Hala baieztatu du, gaur,  Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak. Armadako Inteligentzia Dibisioari egindako bisitan, Katzek azaldu du "urte erdi aldera" egin nahi zutela operazioa, baina azken asteotako "gertakarien ondorioz",  "aurreratzeko beharra" ikusi dutela.

Besteak beste, Iranen izandako istiluak eta Donald Trump AEBko presidentearen jarrera aipatu ditu, operazioa aurreratzeko arrazoien artean. "Bi herrialdeek batera operazioa egiteko aukera" lehenetsi zutela esan du. 

 

Estatu Batuak: "Irmoki eta gupidarik gabe ari gara irabazten"

Iranen aurkako erasoa hasi eta lau egunera, Pete Hegseth AEBko Gerrarako idazkariak esan du bere herrialdea "irabazten" ari dela, eta aurreratu du doitasun handiko lehergaiak erabiltzen hasiko direla epe laburrean. Etxe Zuriaren armategia "ia mugagabea" dela ere esan du. "Estatu Batuak gerra irmoki eta gupidarik gabe ari dira irabazten", esan du Pentagonoan egin duen agerraldian. 

Halber, baieztatu du Indiar Ozeanoan, Sri Lankatik gertu, AEBko urpeko batek gerraontzi iraniar bat suntsitu duela. 

Gutxienez 80 pertsona hil dira AEBko urpeko batek Irango gerraontzi baten aurka Sri Lankatik gertu egindako erasoan  

AEBko urpeko ontzi batek Irango ontzi baten aurka torpedoa jaurti du Sri Lankatik gertu, eta ontzi irainiarra hondoratu egin da. 180 pertsona zihoazen bertan, eta horietatik, gutxienez 80 hil dira eta 32  bizirik erreskatatu dituzte, Sri Lankako Atzerri Gaietako ministrordeak jakinarazi duenez. 

Ali Khamenei Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena izandakoaren hileta atzeratu dute

Irango agintariek asteazken honetan iragarri dutenez, Ali Khamenei Irango buruzagi gorena izandakoaren aldeko hileta atzeratu dute, datarik gabe. Pasa den otsailaren 28an hil zen, AEBek eta Israelek Asiako herrialdearen aurka egindako erasoaldian.

1.045 pertsona hil dira Iranen, Israelek eta AEBk erasoak hasi zituztenetik

Irango agintariek asteazken honetan egindako azken balantzearen arabera, gutxienez 1.045 pertsona hil dira AEBk eta Israelek asteburuan Iranen aurkako erasoak hasi zituztenetik.

Sanchezen agerraldia, bost titularretan

Pedro Sanchezek "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.

Sanchezen agerraldia, bost titularretan

Pedro Sánchez
18:00 - 20:00

Irandik jaurtitako misil balistiko bat bota dute Turkian

NATOko aire defentsa sistemek Irandik jaurtitako misil balistiko bat eraitsi dute Turkian, bertako agintariek asteazken honetan iragarri dutenez.

Macronek "elkartasuna" helarazi dio Espainiari, Trumpen mehatxuen aurrean

Eliseoko iturriek adierazi dutenez, Macron presidenteak telefonoz hitz egin du Sanchezekin, eta elkartasuna helarazi dio Trumpek Espainiari egindako mehatxuen aurrean. 

Ibex 35 indizeak % 2 egin du gora, gaurko saioaren erdian

Madrilgo burtsak % 2 inguru egin du gora gaurko saioaren erdian, azken bi egunetan beherakada handiak izan ondoren Ekialde Hurbileko egoera tarteko. 

Gas naturalaren prezioa % 6,5 jaitsi da, bi saiotan % 72 garestitu ondoren

Ekialde Hurbileko gatazka tarteko azken bi saioetan % 72 gora egin ondoren, gas naturalaren prezioak % 6,5 egin du behera eguerdian, 50,32 euroraino. 

Israelek Litani ibaitik hegoaldera joateko agindu die Libano hegoaldeko herritarrei

Israelek Libano hegoaldea uztera eta Litani ibaitik iparraldera joatera deitu ditu herritarrak. 

Iranek hiru eguneko estatu hileta egingo du Ali Khamenei aiatolaren omenez

Irango agintariek iragarri dutenez, hiru eguneko estatu hileta egingo dute Ali Khamenei hildako buruzagi nagusiaren omenez. Asteazken gauerditik aurrera, hiru eguneko zeremonia hasiko da Imam Jomeini mausoleoan, Teheran hiriburuan, IRIB Irango telebista kate publikoaren arabera.

Merkataritza "instrumentalizatzeari" uzteko eskatu du, Trumpek Espainiari egindako mehatxuen ostean

Donald Trump AEBko presidenteak bezperan Espainiari egindako mehatxuen aurrean, Txinako agintariek merkataritza "instrumentalizatzeari" uzteko eskatu diote AEBko Gobernuari.

Urpekontzi batek eraso egin dio Irango gerraontzi bati Sri Lankako uretan

Gutxienez 101 pertsona desagertu eta 78tik gora zauritu dira Indiako itsasoan, urpekontzi batek Irango gerraontzi bati eraso egin ondoren. Hala jakinarazi die Sri Lankako gobernuko iturriek, Reuters albiste agentziari. 

Hornidura arazorik izango al da gasolindegietan? 

Azken egunotan, ibilgailuen joan-etorria handiagoa da gasolindegietan, prezioak nabarmen igoko diren beldur. Hornidura arazorik izango al da gasolindegietan? 

Europako Batzordeak "behar izanez gero" bere interesak babesteko jardungo du, Trumpen mehatxuen ostean

Europako Batzordeak erabateko elkartasuna adierazi dio Espainiari, eta prest agertu da "behar izanez gero" Europar Batasunaren interesak babesteko. 

Israelek Iran eta Libanoren kontrako erasoak areagotu ditu eta Teheranek misilak jaurti ditu Pertsiar golkoan

Bosgarren egunez jarraian, Israelek bonbardaketak egin ditu Iranen aurka eta gainera Libanoren kontrako erasoak areagotu ditu. Iranek, bere aldetik, droneak eta misilak jaurti ditu Saudi Arabian, Kuwaiten edota Qatarren. 

Sanchezek Trumpi erantzun dio: "Gerrari ez"

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, AEBk eta Israelek Irani egindako erasoek Ekialde Hurbilean eragindako gatazka belikoaen aurrean Gobernuak duen jarrera bi hitzetan laburbiltzen da, "Gerrari ez".

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

18:00 - 20:00

Petrolioaren prezioa % 3 igo da eta gasa ia % 9 garestitu da 

Iranek izendatutako edozein buruzagi berri hilko duela ohartarazi du Israelek

Irango erregimenak izendatutako edozein buruzagi berri deuseztuko du Israelek, Israel Katz Defentsa ministroak asteazken honetan adierazi duenez.

"Israel suntsitzeko eta AEB, mundu librea eta inguruko herrialdeak mehatxatzeko eta Irango herritarrak zapaltzeko helburuz Irango erregimen terroristak izendatzen duen buruzagi oro, jopuntu argia izango da", esan du ohar batean. "Berdin dio zein izen duen eta non ezkutatzen den", gaineratu du.

Bruselak EBren interesak defendatuko ditu eta AEBri merkataritza akordioa gogoratu dio

Estatu Batuek Europar Batasunarekin sinatutako merkataritza akordioan hartutako "konpromisoak" betetzea espero du Europako Batzordeak, eta blokearen interesak defendatuko dituela adierazi du, Donald Trump AEBko presidenteak Espainiarekiko merkataritza harremanak hausteko mehatxua egin ostean, Rota eta Moronen baseak Irani erasotzeko erabiltzen ez uzteagatik.

Frantzia

Frantziak ehiza-hegazkinak mobilizatuko ditu Golkoan eta itsas baliabideak ezarriko ditu Mediterraneoan

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak astearte honetan iragarri duenez, Rafale ehiza-hegazkinak mobilizatuko dituzte Pertsiar golkora aireko defentsa areagotzeko, eta Mediterraneo itsasoan itsas baliabideak ezarriko dituzte, AEBk eta Israelek Iranen aurka egindako eraso masiboaren erdian.

Nazioari igorritako mezu batean, Frantziak "eskualdeko lagunen eta aliatuen ondoan" egon behar duela adierazi du, segurtasuna eta lurralde-osotasuna defendatzeko. "Hori da, izan ere, gure erantzukizuna. Erabat defentsiboa da eta bakea lehenbailehen babestu eta berrezartzea du helburu", adierazi du.

Frantzia Qatarrekin, Kuwaitekin eta Arabiar Emirerri Batuekin lotzen duten akordioak gogoratu ditu Macronek. "Azken horiek bereziki erasoak jasan dituzte, eta elkartasuna zor diegu", adierazi du, eta dagoeneko zabalduta dauden baliabideez gain, "azken orduetan Rafale ehiza-hegazkinak, aireko defentsa-sistemak eta aireko radarrak bidali ditugu", eta Frantziako Armadak ahalegin horrekin "behar beste" jarraituko duela gaineratu du.

Frantzia

Iranen kontrako erasoa gaitzetsi du Macronek, "nazioarteko zuzenbidetik kanpokoa" delakoan, baina errua Teherani egotzi dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak astearte honetan adierazi duenez, ezin dira AEBren eta Israelen Iranen aurkako erasoak "onartu”, "nazioarteko zuzenbidetik kanpo daudelako", baina Teheranek bere programa nuklearragatik eta Ekialde Hurbileko miliziei laguntzeagatik "lehen erantzukizuna" duela esan du.

Israelek ziurtatu du Libanorako Guardia Iraultzailearen Quds Indarreko komandantea hil duela

Israelgo Armadak astearte honetan iragarri duenez, Daoud Alizadé Irango Guardia Iraultzaileak Libanorako duen Quds Indarreko komandantea hil da, Teheranen egindako bonbardaketa baten ondorioz.

Alizadek kargua hartu zuen Muhamad Reza Zahedi jeneral irandarra 2024ko apirilean hil ondoren, Israelek Irango Kontsulatuaren aurka Damasko hiriburuan egindako eraso baten ondorioz.

Trumpek Espainiarekin duen merkataritza etetearekin mehatxua egin du, Iranen aurkako erasoaldia dela eta

Donald Trump AEBko presidenteak asteartean esan du “Espainiarekiko merkataritza guztia etengo” duela, Iranen aurkako erasoaldiarekin Madrilek hartu duen jarrera dela eta. Halaber, Espainiarekin “zerikusirik” ez duela izan nahi adierazi du, Espainiako Gobernuak Morongo eta Rotako baseak Teheranen aurkako operazio militarretan erabiltzeko baimena emateari uko egin ondoren.

Ildo horretan, Trumpek adierazi du Espainia NATOren “bazkide izugarri txarra” izan dela, eta ohartarazi du “inork” ez diola esango ezin dituela bere instalazioak erabili; hori esan du, Espainiako Gobernuak Rotako eta Morongo baseak Irango gerrarako erabiltzea debekatu ostean.

Irango buruzagi gorena aukeratzeko ardura duen Adituen Batzordearen eraikina bonbardatu du Israelek 

Irango zenbait hedabidek Teherango hegoaldean dagoen Adituen Batzordearen eraikinaren aurkako eraso baten berri eman dute. Batzar hau Irango buruzagi nagusi berria aukeratzeko ardura duen organoa da, AEBk eta Israelek Ali Jamenei hil ondoren. Adituen Batzordeak 88 goi-elizgizon ditu, hala ere, horietako bat ere ez zegoen eraikinean erasoaren unean, EFE albiste-agentziari Israelgo Armadako iturri batek jakinarazi dionez.

Israelek hiru aireportu bonbardatu ditu Iranen, tartean Teherango bat

Israelek hiru aireporturi eraso egin die astearte honetan Iranen, tartean Teherango aireportu bati eta Irango hegoaldean dagoen beste bati, tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.

Erasoen lehen egunean nesken eskola batean hildako ikasleen hileta Iranen; 168 neskato hil ziren

Estatu Batuen eta Israelen erasoaldiaren lehen egunean eskola baten bonbardaketan hildako neskatoen aldeko hiletak egin dituzte gaur Iranen. Erasoan Lehen Hezkuntzako gutxienez 168 ikasle hil zirela jakinarazi dute Irango agintariek.

18:00 - 20:00

Trumpek dio Iranek "hitz egin" nahi duela, baina "berandu" dela

AEBko presidentearen esanetan, Irango agintariek "hitz egin nahi dute" herrialdearen agintea "desagertu" ondoren, baina "berandu" dela esan die. "Haien aireko defentsak, Aire Indarra, Armada eta buruzagiak desagertu egin dira. Hitz egin nahi dute. Berandu da eta! esan nien ", idatzi du Trumpek bere sare sozialean, The Washington Posteko iritzi zutabe laudagarri baten berri emanez.

Irango enbaxadorea, NBEren aurrean: "Gerrak jarraitzen badu, ez da inolako negoziaziorik izango"

Ali Bahreini Iranek Genevan duen enbaxadoreak NBEren aurrean esan duenez, Israelen eta AEBren erasoek jarraitzen badute, herrialdeak ez du negoziatzeko inolako asmorik, eta azpimarratu du "une honetan Estatu Batuekin erabil daitekeen hizkuntza bakarra defentsa da".

Trumpen hitzetan, Iranek "hitz egin nahi du", baina "berandu" da

Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hitzetan, Irango agintariek "hitz egin nahi dute" herrialdeko agintea "desagertu" ondoren, baina "berandu" dela esan die. "Aireko defentsak, Aireko Indarra, Armada eta buruzagiak desagertu egin dira. Hitz egin nahi dute. Esan nien: Berandu da!", idatzi du Trumpek bere sare sozialean.

Hezbollahren jarduera militarraren debekua "atzeraezina" dela adierazi du Libanoko presidenteak

Libanoko agintariek bezperan iragarri zuten Hezbollah alderdi-milizia xiitaren jarduera militarren debekua "atzeraezina, subiranoa eta etorkizunari begira ezin itzulizkoa" dela adierazi du astearte honetan Joseph Aoun Libanoko presidenteak.

45 euskal herritar daude Ekialde Hurbilean, eta Euskadiko hiru emakume Abu Dhabitik itzuliko dira gaur, Eusko Jaurlaritzaren arabera

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du Ekialde Ertaineko hainbat herrialdetan dauden 45 euskal herritar aurkitu dituztela, eta "egonkor" daudela, "gertaeren larritasunaren neurrian". Halaber, gaineratu du Euskadiko hiru emakume Abu Dhabitik itzultzen ari direla astearte honetan. Gobernuak postontzi bat jarri du abian, eskualde horretan daudenen larrialdi-egoerei erantzuteko.

Guardia Iraultzailearen arabera, Teheranek "eraso gehiago" egingo dizkie AEBri eta Israeli.

Sardar Naeini Guardia Iraultzailearen bozeramaileak esan duenez, "infernuko ateak irekitzen ari zaizki" Estatu Batuei eta Israeli, eta bi herrialdeei Teheranek "eraso gehiago" egingo dizkiela azpimarratu du, Irango Tasnim albiste agentziak jaso duenez.

Gerra luze batek Iranen inflazioak gora egitea ekar lezake, Europako Banku Zentralaren arabera

Philip Lane Europako Banku Zentraleko (EBZ) ekonomialari buruak ohartarazi duenez, Ekialde Erdikoan gatazka iraunkorra egongo balitz gas eta petrolio horniduraren epe luzeko beherakadak inflazioak nabarmen gora egitea ekarri lezake, eta Euroguneko ekoizpenaren beherakada nabarmena ere bai.

Gurutze Gorriak 1,5 milioi dolar emango ditu Iranen egoerari aurre egiteko

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Federazioak Hondamendiei Erantzuteko Larrialdi Funtsa aktibatu du, 1,5 milioi dolarreko zenbatekoarekin, Irango egoerari erantzuten laguntzeko. Gurutze Gorriaren kalkuluen arabera, funts horiek 200.000 pertsonari baino gehiagori lagunduko diete bederatzi hilabeteko operazio batean, Tomasso Della Longa erakundearen bozeramaileak azaldu duenez.

Khameneik bere lantokian gelditzea erabaki zuen, arriskua izan arren

Ali Khamenei Irango buruzagi gorenak lantokian geratu zen, "egoeraz jabeturik", Teheranen, Israelen eta AEBren erasoak gertatu zirenean, Ismail Baghaei Irango Kanpo Arazoetako bozeramaileak adierazi duenez. "Hautu kontzientea izan zen; lantokian geratu zen, Teheranen bihotzean, denek eraso bat zetorrela zekiten arren", adierazi du Bagheik, prentsaurreko batean, IRNA agentzia ofizialak jaso duenez.

Frantziak fragata bat eta droneen eta misilen aurkako sistemak bidaliko ditu Ziprera

Frantziak misilen eta droneen aurkako sistemak bidaliko ditu Ziprera, eta fragata bat ere bai, astelehenean Erresuma Batuko aireko base bati droneekin eraso egin ostean. Konstantinos Letymbiotis Gobernuaren bozeramaileak adierazi du, prentsaurreko batean, Frantziaren ekarpen militarra hori izango zela, eta Greziak lau ehiza-hegazkin eta bi fragata bidaliko ditu Mediterraneoko uhartea defendatzeko, Europar Batasuneko (EB) kidea baita.

Iranek beste eraso-olde bat hartu du bere gain, Israelen eta AEBren base handi baten aurka, Qatarren

Irango armadak hainbat erasoren egiletza hartu du bere gain, Israelen eta AEBk kudeatzen duten Al Udeid duen basearen kontra, Qatarren.

Israelek presidentearen bulegoa eta beste hainbat eraikin bat bonbardatu ditu Teheranen

Israelgo armadak presidentearen bulegoa bonbardatu du Iranen, gaur goizean ohar bidez jakinarazi duenez. Halaber, gobernuaren beste hainbat eraikinen aurka ere egin du Israelek. 

Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak adierazi du kalteak izan direla Irango Natanz zentral nuklearrean

AEBk eta Israelek Iranen aurka pasa den asteburuan abiatutako erasoen baitan, Natanz zentral nuklearrean kalteak izan direla baieztatu du Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak. 

Sare sozialetan zabaldutako oharraren arabera, ordea, ez dute uste ondorio erradiologikorik izango denik. 

Jada 787 dira AEBren eta Israelen erasoak hasi zirenetik Iranen hildakoak

Ilargi Erdi Gorriak astearte honetan egindako azken balantzearen arabera, gutxienez 787 pertsona hil dira AEBk eta Israelek asteburuan Iranen aurkako erasoak hasi zituztenetik.

Israelgo armadak Libano hegoaldean duen presentzia areagotu du

Israelgo Armadak tropa gehiago bidali ditu Libano hegoaldera. Israelek eta AEBk asteburuan Ali Khamenei aiatola hil eta Hezbollah gatazkan bete-betean sartu denetik, 50 pertsona baino gehiago hil dira Israelek Libanon egindako erasoetan.  

AEBk Kuwaiten duten enbaxada itxi dute

Halaber, Ameriketako Estatu Batuek funtsezkoak ez diren langileak erretiratu dituzte Jordania, Bahrein eta Iraketik.

Irango eskola baten aurkako erasoan hildako 168 haurren aldeko hileta

Netanyahuren esanetan, Iranen aurkako gerra ez da urteetako kontua izango

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi du Iranen aurkako gerra azkarra izango dela, ez urteetako kontua. 

Trumpek adierazi du "laster" jakingo dela zein izango den AEBren erantzuna Riadeko erasoagatik 

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak News Nation hedabideari egindako adierazpenetan esan du "laster" jakingo dela zein izango den AEBren erantzuna Riadeko enbaxadaren aurkako erasoagatik. 

Israelek Teheran eta Beirut bonbardatu ditu, eta AEBk Riaden duen enbaxadari eraso egin dio Iranek

Hirugarren gauez jarraian erasoak izan dira Ekialde Hurbilean. Israelek Teheran eta Beirut bonbardatu ditu. Iranek, bere aldetik, Golkoan erasoak egin ditu. Horietako batean Ameriketako Estatu Batuek Riad hirian (Saudi Arabia) duen enbaxada kolpatu du. 

Kea, gaur, Teheran erdigunean (Iran). Argazkia: EFE

humo bombardeo beirut líbano EFE

Irango Guardia Iraultzailea: "Ormuzko itsasartetik petrolio tanta bat ere ez da pasatuko"

Ebrahim Yabari Guardia Iraultzaileko jeneralak esan ohartarazi du ez dutela Ormuzko itsasartetik "petrolio tanta bat ere" pasatzen utziko. Bide estrategiko horretatik zeharkatzen saiatzen den edozein ontziri su emango diotela ere esan du.

Israelek Espainiako Gobernuaren aurka egin du, Irango gatazkaren aurrean duen jarreragatik: "Hori al da historiaren 'alde egokian' egotea?" 

Gideon Sa'ar Israelgo Atzerri Gaietako ministroak Espainiako Gobernuaren aurka egin du, Iranen lehertu den gatazkaren aurrean hartu duen jarreragatik: "Hori al da historiaren 'alde egokian' egotea?", galdetu du, X sare sozialean zabaldutako mezu batean. 

 

Brent upela % 6,68 garestitu da, 77,74 dolarreraino

Iranen piztutako gatazkak eta, oro har, Ekialde Hurbileko tentsioaren gorakadak erregai hornidura eskasiaren beldurra zabaldu du mundu osoan. Ondorioz, Brent upela (maiatzean merkaturatuko dena) % 6,68 garestitu da. Londresko Merkatuaren saioa itxi denean, upela 77,74 dolarretan kokatu da.  

Israelek Irango Inteligentzia Ministerioaren eta Quds taldearen egoitzak bonbardatu ditu Teheranen

Israelgo Armadaren hegazkinek Teheran bonbardatu dute, berriro,  gaur arratsaldeko azken orduan. Oraingoan, Irango Inteligentzia Ministerioaren eta Guardia Iraultzailearen Quds taldearen egoitzei egin die eraso.

"Israelgo Aire Armadak, Armadako Inteligentzia Zuzendaritzak gidatuta, Irango erregimen terroristaren dozenaka egoitzari eraso die Teheranen bihotzean", dio Israelgo Armadak zabaldutako oharrak. 

Trumpek dio Iranen kontrako erasoak bost aste inguru iraun ditzakeela

Donald Trump AEBko presidenteak jakinarazi du Iranen kontrako operazioa burutzeko "behar den denbora" hartuko dutela, eta aurreratu du "bost aste inguru" luzatu daitekeela. "Iraupena edozein dela ere, ondo egongo da, behar den denbora hartuko dugu (...) Lau edo bost aste aurreikusten ditugu, baino askoz gehiago luzatzeko ahalmena dugu", esan du, Etxe Zurian egin duen agerraldian. 

 

 

Euskal enpresa askok interes ekonomikoak dituzte Ekialde Hurbilean, eta kezkaz begiratzen diote han gertatzen ari denari. Iaz, Ekialde Ertainerako euskal esportazioak 1.130 milioi eurokoak izan ziren, eta Euskadik kanpora egindako salmenta guztien % 3,8 izan ziren. Inportazioei dagokienez, 2025ean 746 milioi euro inportatu ziren eskualde horretatik.

Gainera, EAEko 42 enpresak 63 ezarpen dituzte munduko eremu horretako hainbat herrialdetan. Horietako bat Gipuzkoako Goierriko Ampo da. Arabiako Damman hirian lantegi bat du eta 80 pertsona inguru aritzen dira han lanean. Enpresako iturriek EITBri baieztatu diotenez, astelehen honetan normaltasunez lan egin dute, baina Saudi Arabiako agintariekin harremanetan daude, langileen segurtasuna babesteko helburuz, unean uneko erabakiak hartu ahal izateko. Gainera, egoera luzatuz gero, hornidura-arazoak izan ditzaketela aurreikusten dute, behar duten material gehiena Ormuzeko itsasartetik iristen baitzaie.

Starmer: "Ez gara erasoetara batuko"

Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak jakinarazi du Donald Trump AEBko presidenteak bere "desadostasuna" agertu diola, Iranen aurka Estatu Batuek eta Israelek abiatu duten easoekin ez duela bat egin Erresuma Batuak. Komunen Gaberan egindako agerraldian, Starmerrek  bere erabakia defendatu du: "nire betebeharra britainiarren interesak zaintzea da". "Ez gara erasoetara batuko, baina Alemania eta Frantziarekin batera, defentsarako gure estrategiari eutsiko diogu, Iranen armategi nuklearra suntsitzeko helburuarekin", erantsi du. 

Ildo horretan,  justifikatu egin du AEBko Armadaren hegazkinei Ekialde Hurbileko base britainiarrak erabiltzeko baimena eman izana. Zehaztu du Ziprekoa erabiltzeko baimena ez ziotela eman; azken horren kontrako erasoa egin du bart Iranek, droneekin. 

 

Trump: "Iranen aurkako olatu handia oraindik iristeko dago: suntsitzen ari gara"

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak esan du "Iranen aurkako olatu handia oraindik iristeko" dagoea. "Iran suntsitzen ari gara", esan du, CNN telebista-katean egin dioten elkarrizketan. Harro agertu da, AEBk "munduko Armada onena" duelako eta hura erabiltzen ari direlako: "Oso indartsua da". 

Irango herritarrei zuzendu zaie buruzagi estatubatuarra, eta etxean geratzeko eskatu die, "kanpoan egotea segurua ez" dela izango esanez. Bere hitzetan, oraindik ez dute "eraso gogorra" abiatu. 

Macronek iragarri du armategi nuklearra handituko duela

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak iragarri du armategi nuklearra handituko duela datozen urteotan, zifra zehatzik eman ez badu ere. Besteak beste, aurreratu du propultsio nuklearreko misil balistikoen urpeko ontzi berri bat eraikiko dutela, 'Menderaezina' izenarekin. 2036rako egongo omen da prest. "Beharrezkoa da armategi nuklearra berritzea", esan du Macronek Bretainiako urpeko nuklearren basean.

Prest agertu da Europako kideekin helburu horiek partekatzeko.

Iranek "negoziatzeko borondaterik ez" duelako abiatu dutela erasoa esan du AEBko Defentsa ministroak

Pete Hegseth AEBko Defentsa idazkariak esan du Iranek "negoziatzeko borondaterik ez" duelako erakutsi eta bere "asmo nuklearrei eutsi" egiten dielako erabaki zutela, Israelekin batera, erasoa abiatzea. Washingtonekin izandako hartu-emanetan,  Teherango agintariek erakutsitako jarrera kritikatu du Hegsethk. "Negoziatzeko borondaterik ez, eta denbora irabaztea beste helbururik ez". 

Iranen kontra egiten ari diren erasoa zein puntutan dagoen azaltzeko, agerraldia egin du gaur Defentsa ministroak. Esan duenez, Donald Trumpen Administrazioak  "bide guztiak agortu" zituen, "diplomazia bidez" egoera bideratzeko, baina "Iranek ez zuen negoziaziorik nahi". 

 

Jamenei aiatolaren emaztea hil da

Irango hedabide ofizialek baieztatu dutenez, Mansoureh Jojasteh, Ali Jamenei aiatolaren emaztea, hil da. AEBk eta Israelek joan den larunbatean haren senarra zegoen eraikinaren kontra egindako erasoan larri zauritu zuten Jojasteh, eta,  azkenean, astelehen honetan zendu da. Jamenei aiatola, berriz, larunbatean hil zuten. 

 

Greziak gerra ontziak eta hegazkinak bidali ditu Ziprera, Irango drone batek Akrotiriko base britainarrari eraso egin ondoren

Greziako Gobernuak jakinarazi du bi gerra-ontzi eta bi F-16 ehiza-hegazkin bidali dituela Ziprera, irla "babesteko", Irango drone batek Akroitiriko base britainiarrari eraso egin ondoren. "Zipreko lurretan izandako erasoen ondoren, irla hori defendatzeko bide guztiak aktibatuko ditu Greziak, mehatxuei eta legez kanpoko ekintzei aurre egiteko, esan du Nikos Dendias, Greziako Defentsa ministroak. 

Petrolioaren prezioa % 8 baino gehiago igo da, eta gasarena, % 25 baino gehiago

Segurtasun falta dela eta,  Ormuzko Itsasartetik ez igarotzea erabaki dute itsas garraioko konpainia handiek. Munduan kontsumitzen den petrolioaren % 20 eta gas likidotuaren laurdena igarotzen den bidea da Ormuzkoa. Horri, Saudi Arabiako findegi handienari dronez egindako erasoa gehitu behar zaio, eta ondorioz, hura ere itxi egin behar izan dute. Sektorearentzat benetako amesgaizto egoera da. Petrolioaren prezioa % 8 baino gehiago igo da, eta gasarena, % 25 baino gehiago.

Irango Guardia Iraultzaileak Netanyahuren bulegoaren aurkako erasoa egin duela ziurtatu du

Hala ere, ordu honetan ez dago baieztapen ofizialik. 

Iranek Aramco enpresak Saudi Arabian duen petrolio findegi handienetako bati eraso egin dio

Iranek jaurtitako bi droneen hondakinak erori dira Aramco enpresak Saudi Arabian duen petrolio findegi handienetako batean. Ondorioz, sute txiki bat piztu da. 

Von der Leyenek Ekialde Hurbileko krisiaren "ondorioei" aurre egiteko prest egotea eskatu dio EBri

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak astelehen honetan Europar Batasunari eskatu dio prest egoteko Ekialde Hurbilean Estatu Batuek eta Israelek Iranen kontra egindako ofentsiba militarraren "ondorioen" aurrean. Halaber, ohartarazi du kontuan hartu behar direla Teheranen erantzunaren ondorioak, Iranen 550 hildako baino gehiago izan baitira.

Kuwaitek AEBko hiru hegazkin eraitsi ditu, nahastuta

Kuwaitek AEBko armadaren hiru hegazkin eraitsi ditu azken orduetan. AEBko armadak zabaldutako informazioaren arabera, tripulatzaile guztiak onik daude.  

555 pertsona baino gehiago hil dira Iranen, AEB eta Israelen erasoak hasi zirenetik

Ilargi Erdi Gorriak zabaldutako azken balantzearen arabera, gutxienez 555 pertsona hil dira AEBk eta Israelek Iranen aurka asteburuan abiatutako erasoaldian. 

Aipaturiko erakundeak jakinarazi duenez, Irango 131 hiri inguru bonbardatu dituzte eta eraso horietan gutxienez 555 pertsona hil dira. 

 

Erasoek ez dute etenik Irango Teheran hiriburuan. Argazkia: EFE

Iranen aurkako "operazio militarrak berehala gelditzeko" eskatu du Txinak 

Txinak AEBri eta Israeli eskatu die Iranen aurkako "operazio militarrak berehala gelditzeko". Halaber, nazioarteko zuzenbidea urratzea" leporatu die. 

Iranek ez du AEBrekin negoziatzeko asmorik

Ali Lariyani Irango Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkariak astelehen adierazi duenez, Irango Gobernuak ez du AEBrekin negoziatuko. 

 

Kuwaitek baieztatu du hainbat hegazkin amerikar jausi direla bere lurraldean

AEBko hainbat hegazkin militarrek lurra jo dute Kuwaiten, bertako agintariek astelehen honetan baieztatu dutenez. 

Bestalde, AEBk Kuwaiten duen enbaxadara ez gerturatzeko eskatu dute. Sare sozialetan zabaldutako irudietan AEBko enbaxada sutan ikus daiteke, baina ez dute oraingoz erasorik izan denik baieztatu. 

18:00 - 20:00

Israelek Irango lurrazpiko kuartelei eraso die Teheranen

Larunbatetik, ia etenik gabe eraso dio Israelek Irani, eta gaur Armadak jakinarazi duenez, Teherango lurrazpiko kuartelen kontra egin du. Iturri militarrek Israelgo tokiko hedabideekin egindako bideokonferentzia batean zehaztu dutenez, Iranen kontrako gerrak "behar beste denbora" iraungo du.

Petrolioaren prezioak gora egin du eta gorabeherak daude itsas eta aire trafikoan, Ormuzko itsasarteko tentsioaren ondorioz

Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek asteburuan Iranen aurka abiatutako erasoaldia ekonomian eragina izaten hasi da. Iranek Ormuzko itsasartea ofizialki itxi ez badu ere, hainbat ontziri eraso die, eta gauzak horrela, ontzi enpresa nagusiek ez dute handik igaro nahi. 

Hezbollahk Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu dunde nagusien aurkako eraso masiboa egin dute AEBk eta Israelek

Hezbollah talde xiitak hainbat jaurtigai bota ditu Israelgo iparraldera Libanotik, eta Israelgo armadak eraso horiei erantzun die, Libanoko lurraldearen kontra bonbardaketak eginez, Beirut hegoaldeko auzoetan, besteak beste.

Hezbollak Libanotik eraso dio Israeli, eta Israelgo Armadak Beirut bonbardatu du

18:00 - 20:00

EBk ohartarazi du Ekialde Hurbilak asko duela galtzeko gerra batekin, eta "moderazioa" eskatu du

AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako eraso masiboen ondoren, moderazioa eskatu diete EBko Kanpo Arazoetako ministroek igande honetan. Ildo horretatik, herrialde horien arteko gatazka armatuarekin amaitzeko eta Ormuzeko itsasartea ixtea bezalako neurri kaltegarriak saihesteko eskatu diete.

Irango buruzagi berriekin negoziatzeko prest agertu da Trump

AEBko presidente Donald Trumpek adierazi duenez, Irango buru berriekin negoziatzeko prest dago, Irango Islamiar Errepublikako buruzagi goren Ali Khamenei hil ostean.

Khameneiren ondorengoa aukeratu arte herrialdea zuzenduko duen triunbiratua osatu du Iranek

Alireza Arafi klerikoa aukeratu dute Irango Liderren Kontseiluaren azken erpina osatzeko, alegia, Masud Pezexkian herrialdeko presidentearekin eta Gholam-Hossein Mohseni-Exei botere judizialeko buruarekin batera, trantsizioko triunbiratua zuzentzeko.

Ziurgabetasuna nagusi hegaldiak bertan behera geratu eta harrapatuta geratu diren euskal herritarren artean

Dozenaka hegaldi bertan behera geratu dira azken orduotako erasoen ondoren, eta milaka turistak ez dakite noiz itzuli ahal izango diren etxera.

Ziurgabetasuna nagusi hegaldiak bertan behera geratu eta harrapatuta geratu diren euskal herritarren artean

BARÉIN, 28/02/2026.- Vista de una columna de humo en Baréin. La Guardia Revolucionaria iraní confirmó este sábado que ha lanzado ataques contra bases estadounidenses situadas en Baréin, Catar y Emiratos Árabes como represalia por los bombardeos de Estados Unidos e Israel. Los misiles y drones de la Guardia Revolucionaria atacaron severamente el cuartel general de la Quinta Flota de la Armada estadounidense en Baréin. EFE
18:00 - 20:00

Iranek Khameneiren heriotza baieztatu, eta operazio militar handia agindu du mendekatzeko

Iranek Ali Khamenei aiatolaren heriotza baieztatu du igande honetan, eta zigor "gogor" batekin mendekatuko dela agindu du, AEBren eta Israelen aurka egingo duen operazio militar handi bati erreferentzia eginez.

Iranek Khameneiren heriotza baieztatu, eta operazio militar handia agindu du mendekatzeko

TEHRAN (Iran (Islamic Republic Of)), 01/03/2026.- Mourners react following the death of Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei; at Enqelab Square in Tehran, Iran, 01 March 2026. According to a statement from Iranian state media issued on 01 March 2026, Khamenei was killed in an airstrike during a joint United States (US) and Israeli military campaign that began on 28 February 2026. (Estados Unidos, Teherán) EFE/EPA/ABEDIN TAHERKENAREH
18:00 - 20:00

Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak informazioa eta laguntza eskaini dizkie Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritarrei eta enpresei

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritar eta enpresekin harremanetan jarri da, Israelek eta AEBk Iranen kontra egindako erasoek eremuan segurtasun arazoak sor ditzaketelako. Idazkaritzak mezua zabaldu du sare sozialen bitartez, eta informazioa eta laguntza eskaini dizkie. 

Ali Khamenei, Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena, erasoetan hil den "zantzu asko" daudela esan du Netanyahuk

Ali Khamenei aiatola, Irango Errepublika Islamikoko buruzagi gorena, AEBk eta Israelek larunbat honetan egindako erasoetan hil den zantzu asko daudela esan du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak.

Iranek Khameneiren heriotza baieztatu, eta operazio militar handia agindu du mendekatzeko

TEHRAN (Iran (Islamic Republic Of)), 01/03/2026.- Mourners react following the death of Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei; at Enqelab Square in Tehran, Iran, 01 March 2026. According to a statement from Iranian state media issued on 01 March 2026, Khamenei was killed in an airstrike during a joint United States (US) and Israeli military campaign that began on 28 February 2026. (Estados Unidos, Teherán) EFE/EPA/ABEDIN TAHERKENAREH
18:00 - 20:00

200 hildako baino gehiago baieztatu dituzte Iranen

Israelek eta AEBk larunbat honetan Iranen kontra jaurtitako drone, bonba eta misilek gutxienez 201 hildako eta 747 zauritu utzi dituzte, Irango Ilargi Gorriak zehaztu duenez; herrialdeko 31 probintzietatik 24 harrapatu dituzte, eta 220 talde baino gehiago ari dira larrialdi lanetan.

18:00 - 20:00

Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan

Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan

FOTODELDIA MINAB (IRÁN), 28/02/2026.- Captura del video de los momentos posteriores al bombardeo en la ciudad de Minab (Irán).  El número de niñas muertas en un ataque israelí contra una escuela de primaria en la ciudad sureña iraní de Minab ha ascendido a 24, mientras otras 45 estudiantes han resultado heridas, informó la gobernación de la provincia de Hormozgan. EFE/MEHR  -SOLO USO EDITORIAL/SOLO DISPONIBLE PARA ILUSTRAR LA NOTICIA QUE ACOMPAÑA (CRÉDITO OBLIGATORIO)- PROHIBIDO SU USO EN IRÁN.  NO Access Israel Media/Persian Language TV Stations Outside Iran/Strictly No Access BBC Persian/VOA Persian/Manoto-1 TV/Iran International
18:00 - 20:00

Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan

Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .

Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan

Emiratos Árabes Unidos (EAU) y Catar han condenaro los ataques con misiles de Irán a sus territorios y aseguran que se reservan el derecho a responder a las agresiones
18:00 - 20:00

EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean

Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Irani eraso egin ostean Kaja Kallas Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak larunbat honetan esan duenez, Irango erregimena “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”.

Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak AEBrekin batera "Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatzea" helburu duen operazio militar bateratua abiatu dutela esan die herritarrei, Teheranen erregimen aldaketa gauzatu eta Islamiar Errepublikaren amaiera lortzeko asmoz. Halaber, Donald Trumpen "lidergo historikoa" eskertu du.

Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Iranen aurkako erasoaldia hasi eta minutu gutxira emandako hitzaldiak argi utzi du operazioaren azken helburua 1979an Irango Islamiar Errepublikan ezarritako botere egiturak ezabatzea dela: estamentu klerikala eta Guardia Iraultzailea, Irango Armadaren oinarri ideologikoa, baita horren programa nuklearra ere.

Iranen erakunde nagusien aurkako eraso masiboa egin dute AEBk eta Israelek        

Donald Trump AEBko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, "eraso handia" hasi dute larunbat honetan, Irango erakunde nagusien aurka, "AEBko herria babesteko, Irango erregimenaren mehatxua deuseztatuta". Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi du Irango erregimenaren "mehatxu existentziala ezabatzeko" helburua duela erasoak.

 

Iranen erakunde nagusien aurkako eraso masiboa egin dute AEBk eta Israelek

18:00 - 20:00