Espainiak Ziprera fragata bat bidaliko du Iranek Erresuma Batuaren base militarra eraso ostean
Defentsa Ministerioak azaldu duenez, Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du" mugimen horrekin.
Espainiak Ziprera bidaliko duen "Cristobal Colón" fragata. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiak Cristobal Colon fragata bidaliko du Ziprera, Iranen erasoen aurrean Europako uhartea babesteko, Defentsa Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Cristobal Colon ontzia martxoaren 10aren inguruan iritsiko da Kretako kostaldera, Charles de Gaulle frantsesarekin eta Greziako Armadako beste batzuekin batera.
Mediterraneoko misioaren helburua Zipreri aireko babesa eta defentsa eskaintzea izango da, Patriot aire defentsa sistemaren gaitasunak osatzeko.
Defentsa Ministerioaren arabera, Espainiak teknologia aldetik duen fragatarik "aurreratuena" da eta mugimendu horrekin Espainiak "Europar Batasunaren eta ekialdeko mugaren defentsarekin duen konpromisoa erakusten du".