EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekialde Hurbilean dauden 45 euskal herritarrekin harremanetan jarri da Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak komunikaziorako hainbat bide zabaldu ditu, inguru hartan dauden euskal herritarrei egoera bideratzen laguntzeko. Ekialde Hurbilean egoitzak dituzten euskal enpresekin ere jarri dira kontaktuan. 

KUWAIT
Kuwait, atzo. Argazkia: Europa Press

Ekialde Hurbilean dauden 45 euskal herritarrekin harremanetan jarri da Eusko Jaurlaritza azken orduotan, eta guztien "egoera egonkorra da, gertakarien larritasunaren barruan".  Hala jakinarazi du gaur Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren eledunak, Gobernu Bileraren ondoren egin duen agerraldian. 

Joan den larunbatean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen kontrako erasoa abiatu zutenetik, gatazka Ekialde Hurbileko hainbat herrialdetara zabaldu da eta, besteak beste, aire espazioa itxita dago eremu askotan. Ondorioz, dozenaka hegaldi bertan behera geratu dira eta milaka herritar handik atera ezinda daude. 

Ubarretxenak azaldu duenez, aipatutako euskal herritarrak Qatarren, Arabiar Emirerri Batuetan, Saudi Arabian eta Kuwaiten daude. "Hainbat profiletakoak dira; aldi baterako lekualdatuta daudenak eta bertan zeuden profesionalak, oporretan dauden turistak eta eskualdeko komunikazio nodo nagusietatik igarotzen diren pertsonak". 

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak komunikaziorako hainbat bide zabaldu ditu, inguru hartan dauden euskal herritarrei egoera bideratzen laguntzeko. Ekialde Hurbilean egoitzak dituzten euskal enpresekin ere jarri dira kontaktuan. "Erantzun azkarra, koordinatua eta eraginkorra" eskaintzea da Jaurlaritzaren asmoa. 

Bozeramailearen arabera, "komunikazio bideak" eta "larrialdi protokoloak" jarri dituzte martxan. Larrialdi egoeran dauden herritarrei mezu elektronikoa idazteko eskatu die, (kanpolarrialdiak@euskadi.eus), eta bertan egoeraren berri eman eta datu pertsonalak azaltzeko. 

Zalantza administratiboetarako eta bestelako kontsultetarako, berriz,  Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak ohiko komunikazio bideak erabiltzea aholkatu du. 

Iranen lehertu den egoerak enpleguan eta ekonomian izan dezakeen eraginari buruz galdetuta, Ubarretxenak erantzun du Jaurlaritza egoerari aurre egiteko lanean ari dela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X