Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Netanyahuk erasoaren inguruan hitz egin die herritarrei. Argazkia: EFE
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak AEBrekin batera "Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatzea" helburu duen operazio militar bateratua abiatu dutela esan die herritarrei, Teheranen erregimen aldaketa gauzatu eta Islamiar Errepublikaren amaiera lortzeko asmoz. Halaber, Donald Trumpen "lidergo historikoa" eskertu du.
"Israelek eta AEBk operazio militar bateratua hasi dute Irango erregimen terroristak planteatzen duen mehatxu existentziala ezabatzeko", adierazi du Netanyahuk, aurretik grabatutako bideo batean. Mezu horretan, AEBko presidentearen "lidergo historikoa" aldarrikatu du aiatolen erregimenaren aurkako erasoa egiteko orduan.
Israelgo buruzagiaren arabera, eraso bateratuak "aukera berriak ahalbidetuko ditu Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan". Horren harian, Irango talde etniko guztiei eskatu die "tiraniaren uztarritik askatzeko eta Iran aske eta baketsua eraikitzeko".
"Aiatolen erregimenak 'Heriotza Israeli' eta 'Heriotza AEBri' bezalako mezuak jaurti ditu 47 urtez. Gure odola isuri du, estatubatuar asko hil ditu eta bere herria sarraskitu du", esan du Netanyahuk, Teheranen aurkako eraso militarra justifikatzeko.
"Ez da onartu behar erregimen terrorista hiltzaile hau gizateria osoa mehatxatzea ahalbidetuko liokeen arma nuklearrekin armatzea", adierazi du, Irango programa nuklearrari erreferentzia eginez. Erasoaldi militar honek AEBren eta Iranen arteko negoziazioen amaiera ekarri du.
Testuinguru horretan, Israelgo lehen ministroak "erresistentzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei, Israel izan baita Iranen erantzun militarraren lehen jomuga, larunbat honetako erasoen ostean.
"Dei egiten dizuet israeldar guztoi Barne Frontearen Agintearen aginduak bete ditzazuen. Erasoaldi honen ondorioz pazientzia eta indarra beharko ditugu datozen egunotan", esan du Netanyahuk. "Elkarrekin eutsiko diogu, elkarrekin borrokatuko gara eta elkarrekin bermatuko dugu Israelen betikotasuna", gaineratu du.
Israelgo Armadak baieztatu du Iranek bere lehen kontraerasoa egin duela gaur goizean AEBk eta Israelek Irango Islamiar Errepublikaren aurka bonbardaketak hasi ondoren, eta bere defentsa-sistemak aktibatu dituela, Irandik Israelen aurka jaurti dituzten misilak deuseztatzen saiatzeko.
Horrela, Irango Gobernuaren aurkako mehatxuak bete ditu Trumpek, azken asteetan Iranen izandako protesten errepresioagatik esku hartuko zuela iragarri baitzuen. Eraso egiteko erabakia Irango programa nuklearrarekin lotu zuen ondoren. Teheranek, berriz, helburu baketsuak baino ez dituela azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.