Iranen erakunde nagusien aurkako eraso masiboa egin dute AEBk eta Israelek
Trumpek iragarri du "operazio handia" hasi dutela "Irango erregimena deuseztatzeko". Iranen erantzuna hasi da, eta misilak jaurti ditu jada Israelera.
Donald Trump AEBko presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, "eraso handia" hasi dute larunbat honetan, Irango erakunde nagusien aurka, "AEBko herria babesteko, Irango erregimenaren mehatxua deuseztatuta".
IRANEN AURKAKO ERASOA
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.
Bestalde, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi du Irango erregimenaren "mehatxu existentziala ezabatzeko" helburua duela erasoak.
IRANEN AURKAKO ERASOA
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Irandarren eta estatubatuarren arteko negoziazio nuklearrek aurrera egin duten arren, tentsio handiko egunak igaro dira. Erasoaldia larunbatean hasi da, eta Israelgo Defentsa Ministerioak iragarri du, bertan 08:15 zirenean.
Handik minutu gutxira, leherketak entzuten hasi dira Teheranen eta herrialdeko beste hiri batzuetan.
Israelek eta AEBk larunbat honetan Iranen kontra jaurtitako drone, bonba eta misilek gutxienez 201 hildako eta 747 zauritu utzi dituzte, Irango Ilargi Gorriak zehaztu duenez; herrialdeko 31 probintzietatik 24 harrapatu dituzte, eta 220 talde baino gehiago ari dira larrialdi lanetan. Eraso larrienen artean, Minab hirian, Shajareh Tayybeh neskatoen lehen hezkuntzako eskolaren aurkako bonbardaketa dago, gutxienez 85 hildako eragin dituena, gehienak neskak. Masoud Pezeshkian Irango presidentearen arabera, “ekintza barbaroa” izan da. Beste eraso batek Lamerdeko kirol-pabiloi bat jo du, eta gutxienez 15 pertsona hil dira.
Erantzun gisa, Irango Guardia Iraultzaileak misilak eta droneak jaurti ditu Israelen eta AEBetako baseetan, Bareinen, Qatarren eta Arabiar Emirerri Batuetan. Sirena antiaereoak entzun dira Jerusalemen eta beste hiri batzuetan, eta misilak eta leherketak jaurti dituzte. Masud Pezeshkian Irango presidenteak “ekintza barbarotzat” jo ditu erasoak, eta herrialdeko buruzagi gorenak ondo daudela ziurtatu du.
Israelek ziurtatu du Irango erregimenaren “funtsezko hainbat figura” hil dituela, besteak beste, Ali Jamenei Errepublika Islamikoko buruzagi gorena. Hala ere, Irango hedabideek diote bizirik dagoela eta herrialdea defendatzeko ekintza militarrak zuzentzen jarraitzen duela.
Tentsioaren gorakadak alarma handia piztu du nazioartean. Testuinguru horretan, Kaja Kallas Europar Batasuneko goi ordezkariak eskualdean funtsezkoak ez diren diplomazialariak erretiratzeko deia egin du, eta Iran mehatxu globala dela azpimarratu du.
Halaber, Pedro Sanchez, Ursula von der Leyen, Antonio Costa eta Emmanuel Macron Europako buruzagiek moderazioa eta zibilen segurtasuna zaintzea eskatu dute. Volker Türk NBEko giza eskubideen goi komisionatuak ohartarazi du gatazka are zabalagoa izateko arriskua dagoela, eta horrek ondorio suntsitzaileak dakarzkiela herritar zibilei.
Zer gertatzen da Ormuzko itsasartearekin?
Ormuzko itsasarteak Irango eta Omango kostaldeak banatzen ditu. Persiar golkoaren eta Omango golkoaren artean dago, eta munduko petrolio eta gas ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute hango uretatik. Hori dela eta, pasabide horrek garrantzi estrategiko handia du. Israelek eta AEBk Iranen aurka egindako erasoak eragina izan dezake nazioarteko petrolio-merkatuan; izan ere, Iran ekoizle handia da, eta, gainera, Ormuzko itsasartea itsas trafikorako itxi lezake. Horrek zuzenean eragin diezaieke munduko petrolio- eta gas-merkatuari.
Hainbat urtez, Irango agintariek itsas zirkulazioa blokeatzeko mehatxua egin diete Israeli eta AEBri, batez ere azken horri, Washingtonek bere programa nuklearragatik ezarritako zigorrei erantzuteko asmoz.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.