Petrolioaren prezioak % 3 inguru egin du gora, eta burtsetan jaitsierak izango dira, Iranen aurkako erasoen ondorioz
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europako erreferentzietako bat, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino.
Gasolindegi bat.
Petrolioaren prezioa % 2 baino gehiago igo da astearte honetan, Europako burtsak ireki aurretik, Israelek eta Estatu Batuek Irani egindako erasoaren ondorioz, eta Irango Guardia Iraultzaileak Ormuzko itsasartea zeharkatzen duen edozein ontziri eraso egingo diola jakinarazi ondoren. Ormuzetik igarotzen da munduko petrolioaren bosten bat inguru.
Zehazki, Brent upelaren prezioa (Europan erreferentziazkoa) % 3,4 igo da 08:15 inguruan, 80,34 dolarreraino, eta AEBn erreferentzia den West Texas Intermediate upelak (WTI), berriz, % 2,8 egin du gora, 73,25 dolarreraino.
Ziurgabetasun testuinguru horretan, pentsatzekoa da merkatuak zabalitakoan beherakada gehiago izango direla Europako burtsetan; aurreikuspenen arabera, % 1 ingurukoak Frankfurten, eta zertxobait txikiagoak Parisen eta Madrilen.
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europan erreferentzia dena, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino. Aurreko egunean, % 50eraino igo zen, baina, azkenean, % 40,81eko igoerarekin itxi zuen eguna.
Petrolioaren eta gasaren prezioen igoeraren gakoetako bat da Iranek Ormuzko itsasartea de facto itxi izana, hortik ateratzen baita munduko petrolioaren % 20 inguru, bai eta Qatarreko gas naturala ere.
Irango Guardia Iraultzaileko jeneral batek astelehenean ohartarazi zuen ez dutela "petrolio tanta bat ere" pasatzen utziko Ormuzko itsasartetik, eta su emango diotela bide estrategiko horretatik igarotzen saiatzen den edozein ontziri.
Espainiaren kasuan, mendekotasuna mugatua da, energia horniduraren jatorriak dibertsifikatuta dituelako. Espainian, Petrolio gordinaren inportazioak 61,423 milioi tonara iritsi ziren 2025ean, aurreko urtean baino % 4,9 gutxiago.
Ildo horretan, Gobernuak kalkulatu du Espainiara iristen den petrolioaren % 5 eta gas natural likidotuaren (GNL) % 2 baino ez dela Ormuzko itsasartetik igarotzen, Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro Sara Aagesenek adierazi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.