Hornidura arazorik izango al da Euskal Herriko gasolindegietan? Larritzeko arrazoirik ez, zerbitzuguneen elkartearen arabera
Auto gehiago ibili dira azken egunotan gasolindegietan eta zenbait arazo izan dira hornidurarekin.
Azken egunotan, auto gehiago ibili dira gasolindegietan, prezioak nabarmen igoko diren beldur. Gasolindegi batzuk, gainera, erregairik gabe geratu dira. Bizkaiko Zerbitzuguneen Elkarteak, ordea, lasaitasun mezua zabaldu nahi izan du eta ez dute aurreikusten hornidura arazorik.
Egoera horren adibide Bermeon azken orduetan gertatutakoa da: gasolina-hornidurarik gabe geratu dira, eta zenbait gidarik ezin izan dute erregaia hartu.
Zerbitzuguneek, baina, ez dute larritasunaren garra piztu nahi izan eta lasaitasun mezu bat zabaldu dute. Nuria Lekue Bizkaiko Zerbitzuguneen Elkartearen presidenteak adierazi du ez dela hornidura-gabeziarik egongo, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Estatuan erreserba nahikoak daudela azpimarratu du Lekuek.
Hornidura-gabezia mailan arazorik aurreikusten ez bada ere, erregaien prezioaren igoera nabarmena da.
Brent petrolio upelak % 2 baino zertxobait gehiago egin du gora asteazken honetako irekieran, eta % 12tik gorako errebalorizazioa pilatu du azken hiru egunetan, joan den larunbatean AEBk eta Israelek Iranen aurkako eraso militar bateratua abiatu ostean.
Testuinguru geopolitikoa zaildu da azken egunotan. Petrolio-ontziek eta merkataritza-ontziek gero eta arazo handiagoak dituzte Ormuzeko itsasartea zeharkatzeko, eta hortik munduko petrolioaren bosten bat igarotzen da. Gainera, gasaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta igoera azpimarragarri hori Euskal Herriko etxeetan sumatuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera