Negoziazioak
Irango buruzagi berriekin negoziatzeko prest agertu da Trump
"Hitz egin nahi dute, eta onartu egin dut; beraz, haiekin hitz egingo dut", adierazi du telefonoz egin dioten elkarrizketa batean. Hala ere, ez du zehaztu noiz hasiko diren negoziatzen. Bestalde, Omango Atzerri ministro Badr al Busaidik ziurtatu du Irango bere kide Abas Araqchik esan diola eginahalak egingo dituela erasoak gelditzeko eta egonkortasuna berreskuratzeko"
Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
AEBko presidente Donald Trumpek adierazi duenez, Irango buru berriekin negoziatzeko prest dago, Irango Islamiar Errepublikako buruzagi goren Ali Khamenei hil ostean.
"Hitz egin nahi dute, eta onartu egin dut; beraz, haiekin hitz egingo dut", esan du The Atlantic aldizkari estatubatuarrari telefonoz emandako elkarrizketan.
Teheranekin hasitako negoziazio nuklearrek porrot egin ostean, beste erasoaldi bat abiatu zutela iragarri zuen larunbatean Trumpek. Horrekin lotuta, Iran berandu dabilela gaineratu du, hots, akordioa lortzeko denbora gehiegi itxaron duela. "Lehenago egin behar zuten, oso erraza zen. Gehiegi itxaron dute", esan du.
AEBko presidenteak ez du zehaztu noiz hasiko diren negoziazioak, baina orain arteko negoziazioetan parte hartu duten Irango buruzagietako batzuk hil egin direla erantsi du.
Bestalde, CBC telebista kate estatubatuarrari eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu du Iranen aurkako operazioa uste baino azkarrago doala.
Omanek ziurtatu du Iran "egonkortasuna berreskuratzeko" pronto dagoela
Bestalde, Omango Atzerri ministro Badr al Busaidik ziurtatu du Irango bere kide Abas Araqchik esan diola eginahalak egingo dituela erasoak gelditzeko eta egonkortasuna berreskuratzeko", Omango ONA agentziak jakitera eman duenez.
Irango IRNA agentziak ere Al Busaidiren adierazpenen berri eman du. Azken honek, gerra piztu aurretik, bitartekari lanak egin nahi izan zituen Washingtonen eta Teheranenen artean, arrakastarik gabe baina.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk Witkoff eta Kushner bidali ditu Errusiara eta Ukrainara bake elkarrizketak berpizteko asmoz
Trump presidenteak berak baieztatu du albistea. Horren esanetan, Putinek eta Zelenskik "biziki gorrotatzen dute elkar", eta horrek elkarrizketak zailtzen ditu.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3.900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.