Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Ekialde Hurbileko tentsioaren goraldiak izugarri igoarazi du gas naturalaren prezioa nazioarteko merkatuetan. Hala ere, energia-fakturetan izango duen eragina, oraingoz, mugatua eta erabileraren araberakoa izango da, zenbait adituk diotenez.
Herbehereetako TTF merkatuan (erreferentzia da Europan), hilabeteko epean entregatzeko gasa 53 euroan baino garestiago ordaindu da megawatt orduko (MWh). Ormuzeko itsasartea ixteko arriskuaren aurrean % 25 inguru igo da, gas natural likidotuaren eta petrolioaren zirkulaziorako funtsezko puntua baita mundu osoko merkatuetan. Analistek ez dute baztertzen 90 euro/MWh-ra gerturatu ahal izatea, nahiz eta oraindik oso urrun egon Errusiak Ukraina inbaditu ondoren 2022an izandako marka historikoetatik.
Orduan ez bezala, Europak eta Espainiak krisi horri aurre egiteko orduan eskualdeko gasarekiko menpekotasun txikiagoa dute, eta Estatu Batuak dira hornitzaile nagusia.
Zer eragin izango du fakturan?
Elektrizitatean, gasak sorkuntzan duen pisuaren araberakoa izango da eragina. Espainiako sisteman berriztagarriak nagusi diren arren, ziklo konbinatuak (gasa erabiltzen dutenak) beharrezkoak dira oraindik ordu jakin batzuetan, eta horrek handizkako prezioa igo lezake, erregaiaren garestitzeari eutsiz gero.
Tarifa finkoa duten etxeek ez lukete berehalako aldaketarik nabarituko. Aldiz, tarifa arautua dutenek arrisku handiagoa izango lukete eguneko merkatuko prezioa igotzen bada.
Gasari dagokionez, eragina handiagoa izango litzateke gatazka hilabetez luzatuko balitz, batez ere kontratu indexatuak edo berritzeke dituzten kontsumitzaileentzat. Tarifa arautua (TUR) martxoaren amaieran berrikusiko da.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.