Israelek Iranek izendatutako edozein buruzagi hil egingo duela ohartarazi du Israel Katz Defentsa ministroak
Israelgo aireko armadak asteartean eraso egin zion Ali Khamenei aiatolaren ondorengoa aukeratzeko Adituen Batzordea biltzekoa zen eraikinari, Qom hiri santuan, izendapen prozesua etenarazteko ahaleginean. Hala ere, une horretan 88 erlijio-gizonak ez zeuden eraikinean bilduta.
Irango erregimenak izendatutako edozein buruzagi akatuko du Israelek, Israel Katz Defentsa ministroak asteazken honetan adierazi duenez.
"Israel suntsitzeko eta AEB, mundu librea eta inguruko herrialdeak mehatxatzeko eta Irango herritarrak zapaltzeko helburuz Irango erregimen terroristak izendatzen duen buruzagi oro jopuntu argia izango da", esan du ohar batean.
"Berdin dio zein izen duen eta non ezkutatzen den", gaineratu du.
Katzek adierazi duenez, berak eta Benjamin Netanyahu lehen ministroak "baliabide guztiak" erabiltzeko agindu diote Armadari, AEBrekin batera erregimenaren ahalmena ahuldu eta boteretik kentzeko.