"Antisemitismo modu berriei" aurre egiteko lege-proposamenak polemika bizia eragin du Frantzian
Caroline Yadan diputatuaren ekimenak Asanblea Nazionala eta iritzi publikoa zatitu ditu. Kritikoek ohartarazi dute Israelen aurkako kritikak isilarazteko erabili daitekeela legea, besteak beste.
Frantziako Asanblea Nazionala, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
"Antisemitismo modu berriei aurre egiteko" lege-proposamenak eztabaida politiko eta sozial handia piztu du Frantzian. Caroline Yadan (Renaissance) diputatu zentristak eraman du ekimena Asanblea Nazionalera, eta gaur eta bihar eztabaidatuko dute. Emmanuel Macronen gertukoen babesa du 'Yadal Legea' izenarekin bataiatu dutenak.
Terrorismoaren aurkako delituaren testuan hainbat aldaketa proposatzen dira, eta horien artean, antisemitismoaren aurkako jarreren eta ekintzen zerrenda zabaldu egin da. Israelen edota sionismoaren aurkako zenbait diskurtso delitutzat hartzea nahi da: besteak beste, Israel nazismoarekin parekatzea edota Estatu israeldarra suntsitzea eskatzea.
Adierazpen askatasuna, "zalantzan"
Kritika ugari eragin ditu lege-proposamenak giza eskubideen aldeko elkarteetan eta, baita ere, maila akademikoan eta politikoan. Uste dute Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako ekintzailetza isilarazteko tresna bat izan daitekeela. Nazio Batuen Erakundeko zenbait adituren arabera, oinarrizko eskubideak arriskuan leudeke.
Bide beretik, hainbat epaile ere aurka agertu dira, eta salatu dute testuak nahita egiten duela antisemitismoaren eta Israelen aurkako kritikaren arteko lotura. Horrek, zentsura ekar dezakeela irizten diote.
Oraingoz, legeak ez du bermatuta aurrera egiteko nahikoa babes, Macronen blokean ere zenbaitek errezeloz hartu baitute. Ezkerreko alderdiek erretiratzea eskatu dute.
Kalean, berriz, tentsioa areagotzen ari da. Ekimenaren aurkako milaka sinadura biltzen ari dira, eta dozenaka unibertsitateetan ikasleak mobilizazioak abiatu dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Libanok eskatuz gero, Hezbollah-rekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Ia mila hildako Kongon, ebola-agerraldiaren ondorioz
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".
Andy Burnhamen Gobernua argindarraren gaineko BEZa kentzekotan dagoela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Nikaraguako presidenteak iragarri du aurrerantzean ez dela hauteskunderik izango herrialdean
Berez, 2027 azaroan egin beharko lirateke hauteskundeak, baina 2007tik herrialdean agintzen duen Daniel Ortega presidenteak egindako iragarpenak atea itxi die hauteskundeei.
Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Trumpek dio AEBtan ez dutela Netanyahu atxilotuko
Irailean NBEren egoitzara joan daiteke Israelgo lehen ministroa. Zohran Mamdani New Yorkeko alkateak adierazi du Netanyahu "gerra kriminala" dela, eta atxilotzeko aukera aztertzen ari dela.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
Burnhamek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta "eredu politiko eta ekonomiko berria" ezarriko duela agindu du
Etorkizuneko gobernuaren lehentasunen artean aipatu ditu hezkuntza-sistemaren erreforma, osasun mentaleko zerbitzuak indartzea eta etxebizitza subentzionatu gehiago eraikitzea.
AEBk Iran bonbardatu du bederatzigarren gauez jarraian
Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Kuwaiten eta Bahrainen dituen hainbat base militarren aurka egin du, eta Bahrainek aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu.
Trump Espainiaren ospakizunera batu nahi izan da, baina albo batera utzi dute
AEBko presidente Donald Trump FIFAren buru Gianni Infantinorekin batera igo zen oholtzara, Munduko Kopako garaikurra Espainiako selekzioaren kapitain Rodriri ematera. Agertokia uzteko denbora eman bazioten ere, Trump munduko txapeldunen ospakizunen argazkian ateratzen saiatu zen.