Europako liderren babesa bilatu du Zelenskik Macronekin izan duen bileran, "gerrari amaiera justu eta luzarokoa" emateko
Bi agintariek bideokonferentzia bidezko bilera egin dute Steve Witkoff AEBko negoziatzailearekin. Ondoren, Europako hainbat liderrekin hitz egin dute, gerraren amaierari begira “koordinatzeko” eta “epe luzerako segurtasun bermeak” lotzeko.
Macron eta Zelenski, Parisen izan duten bileraren atarian. Argazkia: Europa Press.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Europar Batasuneko buruzagien babesa izan nahi du AEBrekin dituen negoziazioei begira, "gerrari segurtasun bermeekin amaiera” eman ahal izateko. Helburu horrekin joan da Parisera. Emmanuelle Macron Frantziako presidentearekin bilera egin du, azken egunetan Ukrainak eta AEBk izan dituzten negoziazioei buruz eztabaidatzeko.
Horrez gainera, bi agintariak Steve Witkoff Ukrainarako AEBko ordezkari bereziarekin eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin bideokonferentziaz hitz egin dute, asteburuan Floridan AEBko eta Ukrainako ordezkaritzek izandako elkarrizketei buruz. Hain zuzen ere, Witkoff Errusiara joango da, asteartean Vladimir Putin presidentearekin biltzeko eta negoziazioetan landu duten dokumentua aurkezteko.
Gainera, Zelenskik eta Macronek bideokonferentziak izan dituzte Europar Batasuneko zazpi herrialdetako liderrekin (Alemania, Polonia, Italia, Norvegia, Finlandia, Danimarka eta Herbehereak), Antonio Costa Europako Kontseiluaren presidentearekin, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidentearekin eta Mark Rutte NATOren idazkari nagusiarekin.
Batzar horietan Europarentzat "funtsezkoak diren lehentasunei buruzko eztabaida oso emankorra" izan dutela azpimarratu du Zelenskik. Halaber, azaldu duenez, Europan bilerak prestatzen ari dira, gerrak "amaiera justua" izan dezan.
Azkenik, Ukrainako presidenteak hitz eman du Europako buruzagiekin "koordinatzen" jarraituko duela.
Gai zailena: lurraldeen banaketa
AEBren ordezkariekin izandako negoziazioei dagokienez, Zelenskik onartu du gairik zailena Donbasseko eta Krimeako lurrak banatzea dela. AEBren hasierako planak jasotzen zuen Ukrainak Errusiaren esku utzi behar zituela Donbassen kontrolpean daukan zatia, baina Kievek onartezintzat jotzen du hori.
Beste gai nagusietako bat Ukraina berreraikitzea finantzatzeko modua da. Ukrainako presidenteak azpimarratu du Europako herrialdeen arteko akordio bat funtsezkoa dela puntu horretan. Izan ere, AEBk Errusiako aktibo izoztuak zeregin horretara bideratzea proposatu zuen eta horien irabazien erdia haientzako izatea. Zelenskiren iritziz, "ez da bidezkoa europarrentzat" eta irtenbide egoki bat bilatu behar da.
Ukrainako presidentearen hitzetan, negoziatzaileen taldeak egindako lanari esker, “bake-plana orain hobea” da.
Bestalde, Macronek esan du Ukraina dela lurraldeari buruzko "erabakiak har ditzakeen bakarra", eta Errusiari leporatu dio "bakea nahi izatearen seinalerik ez” ematea.
Bien bitartean, Europar Batasuna Errusiaren aurkako zigorrak indartzeko lanean ari dela adierazi du, "gerra finantzatzeko diru gutxiago izan dezan". Macronek azaldu duenez, petrolio esportazioen gaineko blokeoaz gainera, orain blokeoa gainditzen duen “flota mamuaren” aurkako borrokan hasiko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Delcy Rodriguezek argitu du AEBrekin egindako petrolio ituna 25 urterako dela, eta bere baliabideen gaineko subiranotasunari eusten diola
Delcy Rodriguez Venezuelako presidente arduradunak iragarri duenez, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuarekin sinatutako petrolio akordioak 25 urteko iraupena izango du, Caracasek "bere baliabide naturalen gaineko subiranotasunari eutsiko dio", eta 200.000 milioi euro inguruko irabaziak izango ditu.
Islandiak uko egin dio Europar Batasunean sartzeko prozesua abiatzeari
Botoen % 90 zenbatuta, ezezkoa (% 52,5) nagusitu da baiezkoak (% 47,5) baino boto gehiago jaso baititu. Bozketa estua izan da, ordea, eta baiezkoa joan da aurretik luzaroan.
Tiroketa bat izan da "rave" festa batean, Suitzan, eta gutxienez pertsona bat hil da
Tiro ugari entzun dira Aarau hiriko hipodromoan, bertan festa bat egiten ari zirenean.
Gutxienez 37 pertsona hil dituzte Kieven, Errusiak munizio biltegi baten aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak erantzukizunak eskatu dizkie tokiko agintariei, "munizioak etxeetatik edo bizitegi eremuetatik gertu gordetzea debekatuta dagoelako".
Islandia zatituta dago EBn sartzeko negoziazioei berriro ekin ala ez erabakiko duen erreferendumean
Berdinketa edo "baiezkoaren" abantaila txiki bat aurreikusi dute galdeketek. Atzo, aldiz, Gallup aholkularitza enpresak zabaldutako inkesta batek bi puntu baino gehiagoko abantaila ematen zien "ezezkoaren" aldekoei.
EITB, Nepalgo uholdeen zero gunean
Olatz Urkia EITBren Asiako korrespontsala Nepalgo hondamendiaren zero gunera iritsi da, Bidurrera, lokatz eta arroka geruza handi batez estalitako hirira. Bertan jarri dute erreskate gunea, eta bertan ari dira pilatzen desagertuen senideak, informazio bila.
Trumpek akordioa egin du Venezuelan petrolio erreserbak "bikoizteko", eta Delcy Rodriguezek txalotu egin du
AEBko presidenteak "munduko petrolio akordio handiena" dela esan du, eta Venezuelako presidenteak eskerrak eman dizkio elkarlana indartzeagatik.
Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Metak ez ditu adingabeentzako segurtasun neurri berriak ezarriko Estatu Batuetatik kanpo oraingoz
Europako Batzordeak Europar Batasunean adingabeak babesteko konpromiso "iraunkorrak" eskaintzeko eskatu dio sare sozialen enpresari.
Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela hondamendia.