Volodimir Zelenski
2025/07/10 - 17:17
Zelenskik bere aliatuen 10.000 milioi baino gehiago lortu ditu "gatazka amaitu ondoren Ukraina berreraikitzeko"
Ukraina Berreraikitzeko IV. Biltzarrak ia 5.000 parte-hartzaile bildu ditu Erroman. Errusiak "zinikotzat eta gezurtitzat" jo ditu bildutako estatuak eta erakundeak.
2025/07/04 - 19:52
Ukrainaren aireko gaitasunak indartzeko akordioa itxi du Zelenskik Trumpekin, AEBk Patriot misilen bidalketa bertan behera utzi ostean
"Elkarrekin lan egingo dugu gure zeruaren babesa indartzeko", esan du Ukrainako presidenteak AEBkoarekin telefonoz hitz egin ostean.
2025/06/25 - 08:55
NATOren afaria, irudi batean: Sanchez eta Trump elkarrengandik urrun eta Zelenski traje beltzez jantzita
Sanchezek eta Trumpek bat egin dute lehen aldiz Herbehereetako errege-erreginek Huis ten Bosch jauregian egindako afarian, defentsarako gastua handitzeak eragindako polemikaren ostean. Afariko beste protagonista Zelenski izan zen, traje beltzez jantzita agertu baitzen.
2025/06/07 - 23:31
Errusiak Ukrainako bigarren hiri nagusiaren aurkako inoizko eraso handiena egin du
Duela hiru urte Errusiaren inbasioa hasi zenetik jasan duten eraso gogorrena izan dute azken orduetan Kharkiven. 30 eraikin kaltetu eta hiru lagun hil dira. Gainera, lau suhiltzaile ere hilda egon litezke, eraikinetako batek azpian harrapatu baititu.
2025/06/01 - 22:35
Ukrainak inoizko erasorik handiena egin du Errusiako hegazkinen aurka, Turkian negoziatzeko elkartu bezperan
Bestalde, Errusia eta Ukraina arteko mugan, bi tren errailetatik atera dira eta zazpi pertsona hil dira. Errusiak Ukrainari leporatu dio erasoa, eta Ukrainak erantzun du errusiarrak eurak izan direla.
2025/05/26 - 15:24
Trumpek adierazi du Putin "erabat erotu" dela eta "beharrik gabe hiltzen" ari dela Ukrainan
AEBko presidenteak Moskuri ohartarazi dio "Errusia eroriko" dela "Ukraina osoa" nahi badu, "ez zati bat soilik".
2025/05/20 - 09:50
Albiste izango dira: Europa Ligako 'fan zone' neutrala, uholdeak Gipuzkoan eta Ukrainako bake negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/19 - 12:07
Merz, Macron, Starmer eta Meloni Trumpekin aritu dira, AEBko presidenteak Putinekin hitz egin aurretik
Alemaniako Kantzelaritzaren arabera, bosten artean egindako deia berriro egingo dute "Trumpen eta Putinen arteko elkarrizketa amaitu eta berehala".
2025/05/19 - 09:59
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren astea, Bridgestone Basauri eta Ukrainako gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/18 - 19:01
Leon XIV.a aita santuak Zelenski hartu du bere aitasantutzaren hasierako mezaren ondoren
Zelenski JD Vance AEBko presidenteordearekin ere bildu da Erroman. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak eta Roberta Metsola Europako Ganberako presidenteak Leon XIV.a aita santuak bakearen alde igande honetan emandako mezua azpimarratu dute.
2025/05/17 - 20:36
Putini eta Zelenskiri deituko die Trumpek astelehenean gerraren bukaera negoziatzeko
"Egun emankorra izatea espero dugu, su-etena adostea eta inoiz piztu behar ez zen gerra bortitz honekin amaitzea", adierazi du Truth Social plataforman.
2025/05/16 - 18:20
Errusiak eta Ukrainak adostu dute su-eten planak aurkeztea eta 2.000 preso trukatzea
"Ukrainak eskatu digu bi estatuburuen arteko negoziazio zuzenak egotea. Proposamena kontuan hartuko dugu", esan du Kremlinaren ordezkariak. Bestalde, bi aldeen arteko konfiantza ariketa betean, Moskuk eta Kievek iragarri dute "datozen egunetan" trukatuko dituztela presoak.
2025/05/16 - 17:44
Bi ordu baino gutxiago iraun du Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazio bilerak
Bilera bukatu berritan, Ukrainako Suspilne telebista publikoak esan du negoziazioak "etenaldian" daudela orain.
2025/05/16 - 17:42
Errusiaren eta Ukrainaren arteko lehen bilerak bi ordu baino gutxiago iraun du
Gerrari irtenbide negoziatu bat aurkitzen saiatzeko 2022tik egin den lehen bilera zuzena izan da. Errusiak baldintza gisa jarri du Ukrainak bere tropak erretiratzea Moskuk anexionatu dituen lau eskualde ukrainarretatik. Kievek ez du onartu eskaera hori.
2025/05/15 - 20:01
Zelenskik ez du parte hartuko Istanbulgo negoziazioetan, Putinek uko egin baitio
Rustem Umerov Defentsa ministroa izango da, horrenbestez, Ukrainako ordezkaritzaren burua. Errusiak Vladimir Medinski presidentearen aholkularia bidali du Turkiara, negoziazio taldeko buru bezala. AEBren izenean, Marco Rubio estatu-idazkaria egongo da.
2025/05/13 - 09:50
Albiste izango dira: Bridgestonen azken eskaintza, Ukraina-Errusia eta Canneseko zinema jaialdia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/12 - 09:45
Albiste izango dira: Aste erabakigarria Ukrainako gerran, greba bertan behera Hezkuntzan eta Mubil Center
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/11 - 19:37
AEBk Putini erantzun dio negoziatu aurretik su-etena adostu behar dutela, "ez alderantziz"
Errusiako presidenteak Ukrainari proposatu dio ostegunean elkarrizketa zuzenak hastea Istanbulen, eta Ukrainako presidente Volodimir Zelenskik eta bere europar bazkideek erantzun diote aurrez aurre batu baino lehen ezinbestekoa dela erasoak etetea.
2025/05/11 - 16:27
Ayestaran: ''Helburua da bermeak lortzea, hemendik urte batzuetara gerra egoera batera itzul ez gaitezen''
Mikel Ayestaran ETBko berriemaileak Turkiatik azaldu duenez, Donald Trump AEBko presidentearen presioa ezinbestekoa izango da bai Putinek bai Zelenskik gerra gelditzea onar dezaten.
2025/05/11 - 14:15
Putinek negoziazio zuzenak proposatu dizkio Zelenskiri maiatzaren 15etik aurrera Istanbulen
Ez du elkarrizketa hasteko baldintzarik jarri. Moskuk elkarrizketak abiatu behar direla esan aurretik, baina, Zelenskik adierazi du hitz egiten hasteko, lehenik eta behin, su-etena izan behar dela.