Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump: "Ukrainak presidente berria izateko unea iritsi da"

Trumpek adierazi du Zelenskik ez duela akordiorik lortu nahi izan Ukrainako gerra amaitzeko.

Washington (United States of America), 10/10/2026.- United States President Donald Trump arrives at the residence on the South Lawn of the White House in Washington, DC, USA, 10 October 2026. Trump is travelled to Clarksville, Tennessee, to attend a campaign rally in support of Republican candidates running in the November elections. (Elecciones, Estados Unidos) EFE/EPA/RON SACHS / POOL
Donald Trump. Argazkia: EFE

Donald Trump AEBko presidenteak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen aurka egin du. Kievek Errusiako diesel findegien aurka egin ostean, Trumpek gogor hitz egin du, eta "Ukrainak presidente berria izateko unea" iritsi dela esan du.

Kievek AEBko ordezkari bereziekin bilera egiteko Floridara bidalitako ordezkaritzak itzulera aurreratu ostean egin ditu adierazpen horiek Trumpek. Gainera, Trumpek eta Putinek dieselaren inguruko akordioa lortu zuten ostiralean, eta Zelenskik gogor kritikatu zuen.

"Errusiarekin nahi zuena egin zezakeela esan genion, baina findegiei erasorik ez egiteko eskatu genion", esan du Trumpek. "Diesel findegien kontra eginda,  munduari, gure nekazariei eta abeltzainei arazoak sortu nahi dizkio, Errusiak diesel erregaiaren zati handi bat mundu osoan saltzen duelako", gaineratu du.

Trumpek adierazi du Zelenskik ez duela akordiorik lortu nahi izan Ukrainako gerra amaitzeko, eta gatazka hori "gaitasun ezaren ondorioz" hasi zela uste du. Lider berri bat bilatzeko gomendioa egin die ukrainarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X