Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea. Artxiboko argazkia: Europa Press
Ukrainako gerrari lotuta, atzo eta gaur Genevan elkartu dira Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariak. Hiruko bilera horien amaieran aurrerapenak egin direla iragarri du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoetan. Dena den, oraingoz ez dute su-etenerako akordiorik lortu.
"Borondate politikoa dagoenerako, militarrek badakite su-etena eta gerraren amaiera nola monitorizatu", azpimarratu du Zelenskik kazetariei bidalitako ahots-mezu batean. Hala ere, azaldu duenez, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Vladimir Medinski Errusiako delegazio buruak, bere aldetik, negoziazioak "zailak, baina funtsezkoak" izan direla nabarmendu du, TASS albiste agentziak zabaldutako informazioaren arabera.
RIA Novosti Errusiako agentziaren arabera, Medinskik bere herrialdeko hedabideei esan die hurrengo bilera "laster" egingo dutela.
Ameriketako Estatu Batuen izenean Steve Witkoff Etxe Zuriaren ordezkari bereziak eta Jared Kushner, presidentearen suhiak, parte hartu dute Genevako bilera horietan.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen erregularizazioa "Espainiari dagokio, baina eragina du haratago”, Von der Leyenen ustez
Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango