Ukraina EBra "lehenbailehen" batzeko eskatu die Zelenskik buruzagi europarrei
Kieverako funts europarrak desblokeatzea eskertu du Ukrainako presidenteak, bere herrialdearentzat erabaki "oso garrantzitsua" dela adieraziz.
Antonio Costa, Volodimir Zelenski eta Ursula von der Leyen, gaur arratsaldean, Ayia Napan (Zipre). Argazkia: Europa Press
"Ukraina prest dago Europar Batasunera batzeko prozesua abiatzeko". Hitz horiekin, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak buruzagi europarrei eskatu die bere herrialdea EBra batzeko prozesua "lehenbailehen" abiatu dezatela.
EBko estatuburuek eta gobernuburuek Zipren egin duten goi-bilera informalean izan da Zelenski, eta, besteak beste, Antonio Costa eta Ursula von der Leyen, Europako Kontseiluko eta Europako Batzordeko presidenteekin, hurrenez hurren, bildu da. Han esan die ukrainarrek jada EBn egoteko erabakia hartuta dutela, baina ez dagoela euren esku.
Europako 27ek Kieverako 90.000 milioi euroko funtsa desblokeatzea lortu dute gaur, Hungariak ezarrita zuen betoari iskin eginda. Aho batez hartu dute erabakia, eta Zelenskik eskertu egin die hori. "Guretzat erabaki oso garrantzitsua da aho batez onartu izana", esan du.
Halaber, Costak eta gainerako buruzagi europarrek goi-bileran eskatu dute, behin funtsak desblokeatuta, hurrengo urratsa Ukraina EBra batzeko negoziazio prozesua formalki hastea izatea.
Presidente ukrainarrak esan du 90.000 euro horiek armada indartzeko eta energia azpiegiturak hobetzeko erabiliko dituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.