Putinek ez du Zelenskirekin biltzeko proposamena onartu, eta aurrera egiteko agindu dio armadari
Gutun batean, Zelenskik beste herrialde batean biltzeko proposatu dio Errusiako presidenteari, hala nola Suitzan, Turkian edo herrialde arabiar batean. Gainera, gerra amaitzen ez bada, errusiarrek botere-aldaketa behartu dezaketela ohartarazi du.
Vladimir Putin, Errusiako presidentea. Argazkia: EFE
Vladimir Putin Errusiako buruzagiak baztertu egin du Ukrainiako gerrari amaiera emateko aldebiko negoziazioak egitea hirugarren herrialde batean, Volodimir Zelenski Ukrainiako presidenteak gutun baten bidez proposatu dionaren arabera.
"Oraingoz, ez diot zentzurik ikusten", esan du Putinek, San Petersburgoko Nazioarteko Ekonomia Foroaren osoko bilkuran, eta "zakartzat" jo du Zelenskik aukeratutako "epistola estiloa".
Putinek azpimarratu du horrelako bilerek ez dutela zentzurik, garrantzitsuena, bere ustez, denboran iraungo duen behin betiko akordio bat lortzea baita.
"Ukrainarentzat bakarrik du zentzua gure indar armatuen erasoaldia geldiarazteko. Horixe da guztia. Eta guk ez dugu urte erdiko edo 3 hilabeteko akordio bat behar, epe luzerako baizik. Adituek erabakiren bat presta dezatela, eta ondoren bilduko gara", adierazi du agintari errusiarrak.
"Kieven ez dakite apirilaren 1etik Errusiak erabat kontrolatzen duela Luhansk! Eta Kieveko agintariek Donetsken % 15 baino gutxiago kontrolatzen dute", esan du Errusiako buruak.
"Guk lasai egiten dugu aurrera, baina ziurtasunez, helburu horiek lortzeko bidean. Lortu egingo dugu, zalantza barik", adierazi du Errusiako presidenteak. "Gutun horren egileari, genero epistolarraren zaleari, ez zaio zuzendu behar, frontean ditugun soldaduei baizik (...) Herrialde osoa zuetaz harro dago, zuetaz fidatzen da. Segi lanean, anaiak", gaineratu du Putinek.
Ukrainako buruzagiak Putinen adinari (73 urte) buruz egindako aipamenen harira, Putinek erantzun du garrantzitsuena ez direla urteak, "lanerako gaitasuna" baizik, eta Ukrainako Konstituzioak eskatzen duen bezala, hauteskundeak deitzeko eskatu dio; izan ere, gerra zela eta, 2024an ez zituzten deitu. Hala, Zelenski legez kanpoko agintaritzat jo du Kremlineko buruak.
Gutun batean, Zelenskik hirugarren herrialde batean biltzeko proposatu dio Errusiako presidenteari, hala nola Suitzan, Turkian edo herrialde arabiar batean. Gainera, gerra amaitzen ez bada, errusiarrek botere-aldaketa behartu dezaketela ohartarazi du.
Horren harira, Putinek kritikatu egin du Kievek Europako herrialdeak soilik proposatzea bermatzaile gisa, eta ez Etxe Zuria, nahiz eta Zelenskik argi eta garbi aipatu AEBk eta Europak prozesu horretan parte hartu behar dutela.
Dokumentuaren arabera, lehen urratsa su-etena eta presoen trukea izan behar da, "Errusiak bahitutako zibiletatik eta umeetatik hasita".
Gerra amaitzen ez bada, errusiarrek botere-aldaketa behartu dezaketela ohartarazi du Zelenskik gutunaren amaieran.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.