Kushner eta Witkoffek Kievera egindako lehen bisitak ez du urratsik ekarri bakerako bidean
AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan bilera gehiago egitea eta neguari begira Ukrainari laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta hornidura osagarriak.
Jared Kushner eta Steve Witkoff Etxe Zuriko ordezkariek Kievera egindako lehen bisita bakerantz aurrera egiteko urrats berririk gabe amaitu da igande arratsaldean. Ildo horretatik, ez dute lortu Errusiak Ukrainaren aurka abiatutako erasoaldia amaitzeko bi aldeen arteko hurbilketa edota akordio zehatzik.
Larunbatean Witkoffek eta Kushnerrek Moskura egindako bileraren ondoren, Vladimir Putinek egindako eskakizunak helarazi dizkiote gaur Volodimir Zelenskiri. Kieveko bilerak, gainera, Ukrainaren aldeko aliatuak diren Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuarekin jarrerak koordinatzeko eta balizko bake-akordio baten bidean aurrera egiteko elkarrizketari eusteko balio izan du.
Oztopo nagusietako bat Donbass izaten jarraitzen du, Errusiak eskualde osoa aldarrikatzen baitu. Zelenskik ez du gatazka konpontzeko balizko formulen xehetasunik eman, eta Kushnerrek ere ez du akordio baterako eperik zehaztu nahi izan. Haren esanetan, prozesua azkar bidera daiteke, baina luzatu ere egin daiteke. Hori dela eta, negoziazioekin jarraitzea ezinbestekoa dela azpimarratu du.
Testuinguru horretan, Ukrainak eta Errusiak hiru egunez eten dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte, hau da, astelehen honetara arte.
Bilera berriak
Kieven, AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan biltzen jarraitzea eta neguari begira Ukrainari ematen dioten laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta AEBko gas natural likidotuaren hornidura gehigarriak, Errusiak azpiegituren aurka eraso berriak egiteko arriskuaren aurrean.
Hala, Zelenskik Errusiaren drone-erasoen estrategia berriaz ere ohartarazi du: droneak egunez ere ari dira erabiltzen, eta zailagoak dira atzematen. Mehatxu horri aurre egiteko, Ukrainak teknologia berriak garatu nahi ditu droneak masiboki eraisteko. Bien bitartean, gerrari ahalik eta lasterren amaiera ematea du helburu, baina bake-akordiorik lortu bitartean ezinbestekotzat jo du bere gaitasun militarra indartzen jarraitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Susan Sarandonek salatu du hainbat zinema proiektutatik kanpo utzi dutela Israel kritikatzeagatik
Bere azken filma aurkezten ari zela, Palestinaren defentsa publikoarengatik ondoriorik bizi izan ote duen galdetu diote aktore estatubatuarrari Mostran, eta zenbaitek betatu egin dutela onartu du.
AfD ultraeskuindarrak Saxonia-Anhalteko hauteskundeak irabazi ditu, eta gehiengo osora hurbildu da
Zehazki, 39 edo 41 eserleku lortuko lituzke, boto-emaileen % 44,5aren edo % 44aren babesa jasota. Hala, alderdi ultraeskuindarra oso gertu geratuko litzateke eskualdeko parlamentuan gehiengo absolutua izateko behar diren 42 eserlekuetatik.
AEBko ordezkariak Kieven dira, ia bost urtean lehen aldiz, Zelenskirekin biltzeko
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.