VENEZIAKO ZINEMALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Susan Sarandonek salatu du hainbat zinema proiektutatik kanpo utzi dutela Israel kritikatzeagatik

Bere azken filma aurkezten ari zela, Palestinaren defentsa publikoarengatik ondoriorik bizi izan ote duen galdetu diote aktore estatubatuarrari Mostran, eta zenbaitek betatu egin dutela onartu du.

Susan Sarandon Mostra venecia

Susan Sarandon Veneziako Zinemaldiann. EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Susan Sarandon aktore estatubatuarra Israelekiko kritiko izateagatik hainbat proiektutatik kanpo utzi dutela jakitera eman du igande honetan, Veneziako Zinemaldian eman duen prentsaurrekoan.

Sarandonek The Echo Chamber filma eraman du Urrezko Lehoia irabazteko lehiara, eta prentsaren aurrean azalpenak ematen ari zela, Palestinaren defentsa publikoagatik preziorik ordaindu al duen galdetu diote. "Uste dut kontakizuna erabat aldatu dela Palestinaren garrantzi historikoari eta sionismoak gure politikan Estatu Batuekin dituen loturei dagokienez", erantzun du aktoreak, "kontaketan aldaketa bat" nabari duela, alegia, baina Israeli egindako kritikengatik proiektu batzuetatik kanpo utzi dutela ere aitortu du.

Hala, estudio batzuek ez kontratatzea erabaki dutela bere iritziengatik esan du,  "duela gutxi film batzuk kendu dizkidate, agentzia batzuek oraindik jendeari esaten diotelako ez kontratatzeko, baina horrelakoxea da boterearen egitura. Jendearen artean, eta bereziki nazioartean, ongietorria sentitzen naiz", gaineratu du.

Sarandonek, Luca Marinelli italiarrarekin eta Alicia Vikander suediarrarekin batera aurkeztu du The Echo Chamber filma Venezian, Bernardo Bertolucci zenak egindako azken gidoian oinarritutako lana, hain zuzen ere. Aktore estatubatuarrak eskerrak eman dizkio publikoki Andrea Pallaoro film honen zuzendariari, proiektu honetarako hautatzeagatik.

"Eskerrak ematen dizkiot Andreari ohartarazpen horiei jaramonik ez egiteagatik", esan du, eta salatu du oraindik ere "industriaren barruan oso errotuta dauden jarrerak" badaudela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X