Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
Volodimir Zelenski, Ukrainako presidentea. Argazkia: EFE
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak larunbat honetan adierazi duenez, Errusia pozteko Ukraina erdibitzeak ez du benetako bakerik ekarriko. Testuinguru horretan, Errusiaren egungo inbasioak sortutako egoera Europak II. Mundu Gerraren bezperan bizi izan zuenarekin alderatu du, Alemania naziak Txekoslovakia inbaditu zuenekoarekin, hain zuzen ere.
"Pozgarria izango litzateke Ukraina zatituta gerra amaitu daitekeela sinestea, Txekoslovakia erdibitzeak Europa gerra handi batetik salbatuko lukeela sinestea ilusionagarria izan zen bezala", esan du Zelenskik Municheko Segurtasun Konferentzian. Horrela, aipamena egin dio Donbass eskualde osoa Errusiaren esku uzteko eskakizunari, oraindik kontrolpean ez duen Donetsk hiria barne.
AEBk bultzatutako bake negoziazioek arrakasta izan dezaten Ukraina ahal duen guztia egiteko prest dagoela adierazi du Ukrainako presidenteak, eta larunbat honetan bertan Marco Rubio AEBko Estatu idazkariarekin biltzeko asmoa duela baieztatu du, gerrari amaiera emateko prozesuaren inguruan hitz egiteko, besteak beste.
"Proposamen sendoak ditugu AEBrekin eta Europarekin sinatzeko. Segurtasun bermeei buruzko akordioa gerrari amaiera emateko edozein akordio baino lehen etorri behar dela uste dugu", gaineratu du Ukrainako presidenteak.
"Bi hilabeteko su-etena bermatu eta hauteskundeak deituko ditugu", gaineratu du Zelenskik. Ildo horretatik, hauteskundeak berehala deitzeko prest agertu da, Donald Trump AEBko presidenteak bere garaian eskatu bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Migratzaileen erregularizazioa "Espainiari dagokio, baina eragina du haratago”, Von der Leyenen ustez
Trumpek, bere bozeramaile berriari: "Ni zu banintz, karguan jarraitzea ala ez hausnartuko nuke"
Aita santuaren ebakuntzaren osteko lehen argazkia
Trumpek iragarri du ez dutela Fort Hoodeko erasoaren egilearen fusilamendua zuzenean emango